Kategoria: aspertu
Orain dela hilabete batzuk “Berria” egunkarian asperdurari buruzko iritzi artikulu interesgarria irakurri nuen. Atzo berriro gogoratu nuen. Lagun baten semeak ez daukalako jolasteko denborarik. Horrela esan zidan, nire etxean bere ama itxaroten ari ginela. Bitartean, bera kiroldegian 'GAP' edo 'Body Combat' edo 'Body Pump' egiten ari zen. Idurre Eskisabelek iritzi-artikuluan kontatzen zuen orain dela urte batzuk aspertzeak ez zeukala ezezko konnotaziorik gazteen artean. Ez zien axola asko uda pasatzeak kalean, banku batean eserita lagunekin solasean. Batzuetan aspertzen ziren baina ez zeu...