Aspertzeko beta

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-11-16 21:05


Orain dela hilabete batzuk “Berria” egunkarian asperdurari buruzko iritzi artikulu interesgarria irakurri nuen. Atzo berriro gogoratu nuen. Lagun baten semeak ez daukalako jolasteko denborarik. Horrela esan zidan, nire etxean bere ama itxaroten ari ginela. Bitartean, bera kiroldegian 'GAP' edo 'Body Combat' edo 'Body Pump' egiten ari zen.

Idurre Eskisabelek iritzi-artikuluan kontatzen zuen orain dela urte batzuk aspertzeak ez zeukala ezezko konnotaziorik gazteen artean. Ez zien axola asko uda pasatzeak kalean, banku batean eserita lagunekin solasean.

Batzuetan aspertzen ziren baina ez zeukan benetako garrantzirik, ez gazteentzat ez gurasoentzat.

Gaur egun, ordea, uda iristean edo urtean zehar inportanteena da seme-alabentzat aktibitate asko bilatzea, beta ez galtzeko.

Denbora gabe aspertzeko, nahiz eta aspertzea hazteko eta ikasteko beharrezkoa izan.

Idazlearen iritziarekin bat nator. Nire ustez, umeek aspertzeko beta behar dute. Irudimenarentzat ona delako. Gogoratzen dut txikitatik nire amari ez ziola axola arratsalde osoa pasatzen bagenuen lagunekin kalean jolasean. Udan ez genuen aktibitate berezirik egiten.

Aspertzen ginenean berehala lagun bati joku berri bat bururatzen zitzaion.

Irudimen handia geneukan.



Gomendio bat:

Idurre Eskisabelek idatzi duen iritzi artikulua irakurtzeko:

http://paperekoa.berria.info/berria/2012-07-26/004/003/asperdura.htm


Utzi iruzkina: