Kategoria: zoriontsu
Barre egiten duen jendearekin denbora pasatzea gustatzen zait. Zoriontsua den jendearekin. Edozein arazori buruz egunero hitz egiten duten pertsonekin lan egin behar dut eta oso aspergarria da. Beti gai berdinak erabiltzen dituzte edozein elkarrizketan: langabezia, ikasten eta lan egiten ez duten gazteak, bizimoduaren garestitzea,... Bai, arazo horiek gure errealitatean daude, gure bizitzan, gure familian... baina ezinezkoa da zoriontsua izatea bakarrik arazoetan pentsatzen bada. Adibide bat adieraziko dut. Nire lankide bat goizero bulegoan agertzen da eta ez dio ezer, ez “egunon”, ez “kai...