Barre egiten dutenak

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-09-13 22:16

Barre egiten duen jendearekin denbora pasatzea gustatzen zait. Zoriontsua den jendearekin.

Edozein arazori buruz egunero hitz egiten duten pertsonekin lan egin behar dut eta oso aspergarria da. Beti gai berdinak erabiltzen dituzte edozein elkarrizketan: langabezia, ikasten eta lan egiten ez duten gazteak, bizimoduaren garestitzea,...

Bai, arazo horiek gure errealitatean daude, gure bizitzan, gure familian... baina ezinezkoa da zoriontsua izatea bakarrik arazoetan pentsatzen bada.

Adibide bat adieraziko dut. Nire lankide bat goizero bulegoan agertzen da eta ez dio ezer, ez “egunon”, ez “kaixo”. Hamar minutu eta gero, kexatzen hasten da: ordenagailua apurtuta dagoela, hotz dela, oraindik asteartea dela, eta abar. Kasurik egiten ez diogunez, minutu batzuk eta gero, bere arazoei buruz hitz egiten hasten da. Bere semeak ez du ikasten eta ez du ikastolan gainditzen. Bere senarraren lantegian jendea kaleratzen hasi dira,...

Beti gauza bera esaten diogu, lasaitzeko, eta beste ikuspuntu bat ematen saiatzen gara, baikorrago.

Baina ezinezkoa da. Anekdota bat, kafetxo bat hartzen badugu, berarentzat ez da inoiz aproposa momentu hori.

Nik uste dut zure inguruan dagoen jendea zoriontsuagoa bada, zu hobeto sentituko zarela.


Irratian saio berri bat entzuten hasi naiz. Aste honetan lanagatik berandu etxera heltzen naizenez, Euskadi Irratian “ILARGIPEAN” entzuten dut (23.15). Gai interesgarriei buruz hitz egiten dute eta horrela gai hau lortzen dut idazteko blogean.

http://www.eitb.com/eu/irratia/euskadi-irratia/


Zalantzak (nola esaten da euskaraz):

--Jóvenes que ni estudian ni trabajan:

Ikasten eta lan egiten ez duten gazteak


--Pensar en los problemas:

Arazoetan pentsatu


Utzi iruzkina: