Emakumeek ikasi nahi dute

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-04-29 20:48

2001 urtetik aurrera Afganistango neskak eskolara itzuli dira, batez ere Kabulen. Baina nahiz eta orain dela hamar urte talibanak gobernuan ez egon, haiei ez zaie neurri hau batere gustatzen. Eta ia-ia egunero egunkarietan berri batzuk irakur daitezke emakumeen arazoei buruz. Adibidez, orain dela bi aste irakurri nuen Afganistango eskola batean 150 neska pozoitu zituztela (ur kiratsa edan zuten).

1996 urtetik 2001 urtera arte emakumeak ezin izan ziren eskolara joan. Talibanek gobernua lortu zutenetik erabaki hori hartu zuten.

Eta nahiz eta penagarria izan, berri hau ez da bakarra.

Batzuetan islamista erradikalek azidoa botatzen diete eskolara doazen neskeei.

Bestetik, Afganistango 400 emakume kartzelan daude etxetik ihes egiteagatik. Etxean tratu txarrak jasotzen zituztenez, etxetik kanpo joan ziren eta salaketa bat ipini zuten. Baina poliziak ez ditu senarrak atxilotzen, emakumeak baizik.

Etxetik ihes egitea delitua ez den arren, epaileentzat kriminalak dira.

Gainera, jendeak pentsatzen du Afganistanen bakarrik bizi den emakumea prostituta bat dela. Eta adibidez, emakumeak ezin du gizon ezezagunekin hitz egin. Okerrena, senarrak emazteari kolpeak eman diezazkioke emakumeak ez badio kasurik egiten, eta egoera honetan ez da ezer gertatzen. Epaileentzat, onartuta dago.

Hamarretik zortzik tratu txarrak jasotzen dituzte. Baina ez da ezer gertatzen.


Utzi iruzkina: