Orain dela zazpi urte, nire bikotearekin bizitzera joan nintzenean, ez zitzaidan sukaldaritza gustatzen. Hasieran, platerrak oso gaizki egiten nituen: babarrunak eta dilistak gogorrak geratzen ziren, xerrek ez zeukaten zaporerik… Egunero, sukaldean nahaste-borraste txiki bat zegoen. Niretzat ezinezkoa zen, adibidez, albondigak egitea. Munduko gauzarik zailena zen. Baina, urte batzuk pasa eta gero, konturatu naiz sukaldaritza ez dela hain zaila, baina beharrezkoa da platerrak buru-belarri egitea. Nire kasuan, errezeta guztiak paper batean idatzi behar dut ez ahazteko. Eta plater bat eg...
Ipuin bat irakurri dut. Karmele Jaiok idatzi du eta harrituta nago agertzen dena niri gertatzen zaidalako. Benetan. Eta nik ez dut idazlea ezagutzen, bakarrik bere liburuak. Horregatik, pentsatzen dut arazo hau gero eta arruntagoa dela bikoteen artean. Ipuinaren izenburua da “Zuk nahi duzuna” eta “Hamabost zauri” liburuan agertzen da. Alex eta Leire protagonistak dira eta bikote arrunt bat da. Baina harreman horretan arazo handi bat dago: Komunikaziorik eza. Bien artean oso gutxi hitz egiten dute. Horregatik, adibidez, nahiz eta Leireri zinemara joatea gustatu, bere senarra lanetik heltzean...
Ni euskalakaria naiz. Ni Korrika laguntzailea naiz. Eta zu... euskalakaria zara? Maitatu, ikasi, ari… euskalakari Hau da aurtengo Korrikako lema. Korrikak 2.000 kilometro baino gehiago egingo du Euskal Herrian osoan apirilaren 7a eta 17a bitartean Donostian amaitzeko. Helburua da euskararen alde lasterketa bat egitea. Horregatik, Korrikak herrialde askotik pasatuko du milaka pertsonak kaleetara irteteko eta euskararen alde egiteko. Aurten, Korrikak izen berri bat asmatu du: EUSKALAKARIA. Hitz hau sorten da adjetibo batekin EUSKAL eta beste adjetibo batekin KALAKARI (asko hitz ...
Goiz hartan eguneroko gauzak aldatu ziren. Borroka handiagoa izan zen. Gripearekin lau egun pasatu eta gero, Anak bere ahizpari arratsaldean deitu zion kafe bat hartzeko. Baina elkarrizketa entzutean, Angel haserretu zen eta eztabaidatzen hasi ziren. Ohi den bezala, oihukak eta irainak izan ziren. Baina zerbait desberdina gertatu zen. Angelek bere eskua jaso zuen Ana jotzeko. Baina eskua airean geratu zen. Belgurragatik, Anak bere planak aldatu zituen eta etxean geratu zen. Gertatu zitzaiona ez zion inori kontatu. Aste bat pasatu eta gero, “arrunta” heldu da, Anaren iritziz. Ez dute gertaer...
Zer egin daiteke lanean jabea matxista denean? Mesedez, aholku on bat behar dut. Egunero gauza berdinak entzun behar izaten dut. Beno, hori niri eta nire lankideei gertatzen zaigu. Alde batetik, bulegora heltzen den bakoitzean, ez du gure lana errespetatzen. Bere ustez, ia-ia dena gaizki dago eta guk berriro egin behar dugu. Behintzat, gure ordutegia finkoa da eta ez dugu ordu gehiago egin behar, nahiz eta lana errepikatzen den. Baina gauzarik okerrena da tipo hori lanera orain dela hilabete batzuk heldu dela eta bere esperientzia oso eskasa da. Nahiz eta prestakuntzarik eduki ez, esaten d...
Euriarekin Gasteizko kaleetan ibiltzea gero eta arriskutsuagoa da. Gogoratzen duzue zer gertatzen zitzaion Indiana Jonesi El Templo Maldito pelikulan? Bai, hasieran Harrison Ford-ek lehio batetik salto egin behar zuen txinatar batzuek harrapatu nahi zutelako. Momentu horretan kotxe batean erortzen zen eta ume batek auto hori gidatzen zuen. Txinatarrak atzetik joaten ziren eta Indiana Jonesek ihes egin behar zuen hiri bateko kale oso estuen artean. Gaiztoak tiroka egiten hasten ziren. Umeak, kotxea gidatzen zuena, aireportura heltzea lortzen zuen. Eta ihes egiteko hegazkin batera igotzen zi...
Azken hiru astetan bakarrik janaria gogoan hartzen dut. Arriskutsua da, nire laguneen eta nire bikotearen arabera. Gertatzen zaidana da, imajina ezazue, tabakoa utzi dudala. Eta oraindik oso zaila da niretzat tabakoa nire burutik kentzea. Horregatik, antsia murrizteko, aurten gauza berriak egiten hasi naiz, blog hau bezala eta lehenago egin ez dudan aktibitate bat: aerobic. Bai, bai, benetan. Ni ez naiz inoiz gimnasio batera joan. Eta orain, hogeitahamabi urterekin, kirola egiten hasi naiz. Gainera, kiroldegira joateko, oso goiz jaiki behar dut, gero lanera garaiz heltzeko. Nire bi...
Internet etxean ipini dugu esta mundu berri bat aurkitu dugu. Eta ondo esaten dut “aurkitu dugu”. Nire bikotea harrituta dago, nahiz eta lehen sarea gorrotatu. Beno, gorrotatu ez da hitza. Bakarrik esaten zuen lelokeria zela. Baina orain gure bizitza aldatu da. Adibidez, berarentzat igandeak desberdinak dira futbolagatik. Nik ez nekien baina Interneten bidez futbola dohainik ikus daiteke. Eta noski, Barcelonak jokatzen duenean, berarentzat mundua geldituta dago. Eta orain ez da beharrezkoa taberna batera joatea futbola ikusteko. Bakarrik ordenagailua piztu eta ondo pasatzera!! ...
¿Noiz arte pertsona bat euskaldunberri da? Behin entzun nuen irratian “euskaldunberri” hitza desagertu behar duela. Baina, noiz? Euskaltegian bost urte ikasi dut; aurten lanagatik utzi dut. Baina asko gustatzen zait hizkuntza eta ezin dut euskararekiko harremana utzi. Horregatik, aurten mintzalagun talde batean sartu naiz astean bitan geratzeko taberna batean edo gizarte etxeko areto batean euskaraz hitz egiteko. Eta blog hau idaztea erabaki dut. Helburua da egunez eguneko nire gauzak kontatzea euskara erabiltzen, eta artikuluak irakurtzen dituzten pertsonek zalantzekin laguntzen nautela. Nahiz eta niretzat hizkuntza oraindik zaila izan eta hitz asko jakin ez, egunero ipiniko ditut nire zalantzak blogan. Nahi dudana da euskaraz kalean eta sarean gehiago hitz egitea. Mila esker!