Buru-belarri

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-01-30 21:22

Orain dela zazpi urte, nire bikotearekin bizitzera joan nintzenean, ez zitzaidan sukaldaritza gustatzen. Hasieran, platerrak oso gaizki egiten nituen: babarrunak eta dilistak gogorrak geratzen ziren, xerrek ez zeukaten zaporerik… Egunero, sukaldean  nahaste-borraste txiki bat zegoen. Niretzat ezinezkoa zen, adibidez, albondigak egitea. Munduko gauzarik zailena zen. Baina, urte batzuk pasa eta gero, konturatu naiz sukaldaritza ez dela hain zaila, baina beharrezkoa da platerrak buru-belarri egitea.

Nire kasuan, errezeta guztiak paper batean idatzi behar dut ez ahazteko. Eta plater bat egiten dudan bakoitzean, apunteak ikusi behar dut. Ezin dut buruz errezetarik ikasi. Nahiz eta plater bat gaizki egin, behin eta berriro saiatzea oso garrantzitsua da.

Eta laguntza lortzeko, gomendio bat: Robin Food.

David de Jorge Euskal Telebistan egunero lan egiten duen sukaldari bat da.

Badakit gaur egun ia-ia telebistako saio guztiek sukaldari bat dauzkatela.

Baina benetan, hau oso dibertigarria da eta gainera, irakasten dituen platerrak ez dira zailak. Bere izaerarekin barre egitea oso erraza da. Eta nabaritzen da sukaldaritza asko gustatzen zaiola. Horregatik, gero eta ikusle gehiago dauka. Bere saioa da “Robin Food, atracón a mano armada” eta egunero ikus daiteke Euskal Telebistan, bigarren katean, eguerdian.

 

Zalantzak: (Laguntza behar dut)

Nola esaten da euskaraz:

-Aunque algunos platos te salgan mal, hay que repetirlos una y otra vez

 

Gomendioak:

www.daviddejorge.com

 


Utzi iruzkina: