Bikotea

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-01-28 21:34

Ipuin bat irakurri dut. Karmele Jaiok idatzi du eta harrituta nago agertzen dena niri gertatzen zaidalako. Benetan.

Eta nik ez dut idazlea ezagutzen, bakarrik bere liburuak. Horregatik, pentsatzen dut arazo hau gero eta arruntagoa dela bikoteen artean.

Ipuinaren izenburua da “Zuk nahi duzuna” eta “Hamabost zauri” liburuan agertzen da.

Alex eta Leire protagonistak dira eta bikote arrunt bat da.

Baina harreman horretan arazo handi bat dago: Komunikaziorik eza.

Bien artean oso gutxi hitz egiten dute. Horregatik, adibidez, nahiz eta Leireri zinemara joatea gustatu, bere senarra lanetik heltzean, berak ez dio ezer esaten. Leirek pentsatzen du Alex oso nekatuta dagoela. Alexek, ordea, zerbait hartzera taberna batera joan nahi du. Baina Leire liburu batekin sofan ikustean, ez dio ezer esaten. Eta biak etxean geratzen dira.

Niri hori gertatu zait. Igandean nire bikotea sofan ikustean, pelikula bat ikustera joateko esatea gustatuko litzaidake. Baina pentsatzen dut hark futbola ikusi nahiago duela eta ez diot ezer esaten.

Dena dela, ez diot galdetzen eta ez dakit zergatik hori egiten dudan.

 

Zuei gertatzen zaizue?

 

 

Gomendio bat:

-Hamabost zauri, Karmele Jaioren liburu bat (elkar)


Utzi iruzkina: