Igelak benetan hiltzen dira

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-01-13 20:38

Euskara ikasten ari naiz. Berriro. Gasteizko euskaltegi batean bost urte baino gehiago egon nintzen. Orain dela bi urte ikasteari uztea erabaki nuen. Baina aurten euskararekin itzuli naiz. Hizkuntza eskolara astean bi egun joaten naiz. Eta irakasleari esker, idazle oso interesgarri bat ezagutu dut.


Bere izena da Iñaki Irasizabal. Eta idazten duen istoria asko gustatu zait bere idazkera oso interesgarria, bizkorra eta, nire iritzian, sakona delako.


'Igelak benetan hiltzen dira' irakurri dut. Kostako herri batean gertatzen den istorian pertsonaia askok parte hartzen dute eta bakoitzaren bizitza, nahiz eta herri txiki batean bizi, oso desberdina da. Arazo batzuk sortzen dira: hilketak, drogak, haserrealdiak, borrokak, … Eta dena herri bateko kaleetan gertatzen da. Hori da interesgarriena. Susmo asko pizten dira.


Misteriozko nobela bat da eta edozein pertsona susmagarria izan daiteke...


Gomendioa:

Liburua: Igelak benetan hiltzen dira

Idazlea: Iñaki Irasizabal


Zalantzak (nola esaten da euskaraz):

Este año he vuelto al euskera (a estudiar euskera):

Baina aurten euskararekin itzuli naiz.


Utzi iruzkina: