Ez da erraza neska bat erditzea

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-02-10 23:43
2

Afganistan eta Finlandia, ¿nola bizi dira emakumeak?

Orain dela bi aste harrituta geratu nintzen irratiko berri bat entzun nuen eta gero. Gehiago jakiteko egunkarietan berri hori bilatzen hasi nintzen, baina ezinezkoa izan zen ez zelako agertzen. Ez dakit zergatik. Ez dauka garrantzirik?

Gizon batek bere emaztea hil zuen neska bat erditzeagatik. Sinestezina da. Senarrak mutil bat nahi zuelako. Eta emaztea hil bezain laster, ihes egin zuen.

Afganistanen gertatu da. Poliziak ez du ezer egiten, nahiz eta genero-indarkeria gero eta gogorragoa da.

Zer gertatzen da emakumeen eskubideekin herrialde horretan? Inori ez zaio importa?

Behintzat, kazetariei ez. Oso urrun gertatu delako? Edo egunero emakume asko hiltzen dituztelako?

Atzo beste berri bat entzun nuen. Finlandian bizi den emakume batek sorte handia dauka, munduko bizi-kalitaterik onena daukalako. Ikasten dute, amak dira, etxetik kanpo lan egiten dute. Finlandian ere genero-indarkeria izaten da, baina emakumeen eskubideak garrantzitsuak dira.

Bere presidentea emakume bat da. Adibide bat da.

Zalantzak (nola esaten da euskaraz)

--Tiene mucha suerte: Sorte handia dauka.

--Trabajar fuera de casa: Etxetik kanpo lan egin.

2012-02-12 22:05 #1

Afganistan eta Finlandia, ¿nola bizi dira emakumeak?
-> Gogoratu, euskaraz ez da ¿ erabiltzen.

Orain dela bi aste harrituta geratu nintzen irratiko berri bat entzun nuen eta gero.

-> Gogoratu, euskaraz hitzen ordena Subjektua-osagarria-aditza da.
Beraz hobeto:
Orain dela bi aste, (ni) irratiko berri bat entzun eta gero harrituta geratu nintzen.

Hala ere, gramatikalki zure esaldia ondo dago.

baina ezinezkoa izan zen ez zelako agertzen.

------> Hobeto: baina aurkitzea/topatzea ezinezkoa izan zen, ez zen agertzen.

Gizon batek bere emaztea hil zuen neska bat erditzeagatik. Senarrak mutil bat nahi zuelako.

Hobeto: Gizon batek, bere emaztea neska bat erditzeagatik hil zuen. Senarrak mutila nahi zuelako

Poliziak ez du ezer egiten, nahiz eta genero-indarkeria gero eta gogorragoa da.

Nahiz eta:

Nahiz (eta) + aditz jokatua + -(e)n:

Nahiz eta asko jolastu diren (dira+en), ez dira nekatu.

Edo

Nahiz (eta) + aditz jokatugabea (partizipioa):

Nahiz eta asko jolastu, ez dira nekatu.

--> Beraz:

Nahiz eta genero-indarkeria gero eta gogorrago izan.

Inori ez zaio importa?

Hobeto: Ez (al) zaio inori iNporta/ axola?

Gogoratu euskaraz n+p erabiltzen da.

sorte handia dauka
-> Zorte

Bere presidentea emakume bat da. Adibide bat da.

Su presidente es una mujer. Es un ejemplo.

-> Adibidez, bere presidentea emakumea da.

Por ejemplo, su presidente es mujer.

Sabemos que en Finlandia hay un presidente, por lo tanto no hace falta poner “emakume bat”, con “emakumea” sobra.

Birpasatzeko http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-shehutct/es/contenidos/informacion/ehutsi_zerrendak/eu_item/aleatorioa.html

Gurutze Arrieta

Gurutze Arrieta 2012-02-13 15:44 #2

Aupa Euskaldunberri hori!
Gauzatxo bat besterik ez, nire partetik. Eta garrantzitsua, nire ustez.
Euskaraz, izen generikoak erabiltzeko ez du balio singularra erabiltzeak, gaztelaniaz bezala, plurala erabili beharko genuke ondo ulertzea nahi badugu.

Adibidez: "En Finlandia una mujer vive muy bien" Beste testuinguru batean, beharbada, ez zen nahasterik sortuko, baina zure idatzian beste emakume batez idatzi duzunez badirudi Finlandiakoa ere beste bat izango dela, eta nik ulertu dudanez finlandiako emakumeei buruz ari zara, emakumeak orohar. Hori dela eta, nahasterik sor ez dadin plurala erabili eta kitto!
EZ: Finlandian emakume bat oso ondo bizi da
BAI: Finlandian emakumeak oso ondo bizi dira

Baliagarri izango zaizulakoan
Ondo iza

Utzi iruzkina: