100 urte

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-06-07 20:51

 

Niretzat gaur izan da egun txarra. Ezin dut esan okerrena baina ia-ia...Familiar bati buruzko berri txarrak eman dizkidate. Eta lanean jabeak ez zeuden nire lanaren alde. Horregatik, dena berriro errepikatu behar izan dut. Imajina ezazue nola sentitzen nintzen.

Baina gauzarik txikienarekin, jakin gabe, gogo-aldartea alda daiteke.

Kaletik nindoan oso gaizki, gogorik gabe... Etxean ailegatzean, beti bezala, irratia ipini dut (irratiaren mendera erori naiz).

Eta elkarrizketa berezi bat entzun dut. Kazetari batek unibertsitatera joaten den gizon heldu bat aurkitu du.

Juan García Melgares-ek 100 urte dauka eta bere burua dauka nik eta zuk baino hobeto. Txikitatik ezin izan zuen ikasi. Etxean zazpi pertsona bizi ziren eta ez zeukaten dirurik. Oso laster lan egiten hasi behar izan zuen. Guardia zibila izan zen. Baina beti ikasi nahi izan du.

Horregatik, esaten duenaren arabera, egunero hiru edo lau ordu ikasten du denetatik edo edozein gauza.

Eta horregatik unibertsitatera joaten da Geografia eta Historia ikasteko.

Bizigura dauka. Hitz egiten duen bakoitzean, oso alaia dela dirudi.

Hori gustatzen zait.

Hori izan da gaur entzun dudan gauzarik garrantzitsuena.

Benetan.


 

Zalantzak: (Laguntza behar dut)

Nola esaten da euskaraz:

--Tiene la cabeza mejor que tú y que yo:

Bere burua dauka nik eta zuk baino hobeto


 

Gomendioak:

http://www.cadenaser.com/actualidad/audios/reportaje-universitario-centenario-hoy-hoy-quique-lencina-2011/csrcsrpor/20110607csrcsr_23/Aes/


Utzi iruzkina: