Ezer
(Hondartza honetan egon naiz nire bikotearekin)
Oporrak edukitzea onena da. Aste bat. Ez da beharrezkoa denbora gehiago berriro ondo egoteko, gehiago jateko, gehiago lo egiteko, sexu gehiago edukitzeko…. Gaur itzuli naiz. Oso pozik. Berriro familiarekin eta lanera.
Baina inork ez dit galdetu oporrei buruz.
Zergatik? Ez dut ulertzen.
Nire aurpegia hobeto dago, nabaritzen da. Ez naiz hain nekatuta.
Baina lanera ailegatzean, konturatu naiz jendea haserretuta dagoela. Inork ez du hitz egiten. Sartu eta gero, lankide batek ez du ezer esaten, ezta “kaixo” ere.
Harrituta nago, benetan.
Ez dut entzun “zer moduz hondartzan?”, edo “beltzaran zaude!”, edo “non egon zara?”.
Ezer.
Ezin dut sinestu.
Eta, adibidez, nire amak ia ia ez dit galdetu. Bakarrik “zer ordutan iritsi zarete?”.
Baina orain, pentsatu eta gero, ez zait importa.
Nire bikotearekin oso ondo pasatu dut.
Biak, bakarrik.
Zalantzak: (Laguntza behar dut)
Nola esaten da euskaraz:
--Me he dado cuenta de que la gente está enfadada:
Konturatu naiz jendea haserretuta dagoela.
Iruzkinak
Stikstak 2011-09-13 13:46 #1
Bakoitzak bereari baino ez dio begiratzen mundu honetan. Horrez gain, bekaizkeria edo inbidia ez dira sentimendu oso politak. Nik arrazoi hauek baino ez ditut aurkitzen, beno, eta beharbada, opor ondoko depresioa izatea.<br />
Stikstak 2011-09-13 13:47 #2
Beno, gero konturatu naiz opor ondoko depresioa ezin daitekeela izan (ekainean idatzi baitzenuen testua).<br />
Utzi iruzkina: