Berriro euskararekin
Kaixo, Euskaraz berriro ikasten hasi naiz. Ilusioarekin, benetan. Astean bost ordu. Ez da gehiegi, badakit. Ez daukat denbora gehiago. “Zenbat denbora behar dugu hizkuntza bat ikasteko?” Hori izan da irakasleak egin digun lehenengo galdera, gaur goizean, lehenengo klasean. Berehala ikasle batek erantzun du: Bizitza osoa. Eta ados nago. Zertarako balio du hizkuntza batek? Nire ustez, garrantzitsuena da hitz egiteko, baina beste gauza batzuk daude, adibidez, oharrak edo kartelak edo aldizkariak ulertzeko, telebista ikusteko, udaletxean kexa bat idazteko, agiri bat betetzeko, egunkariak irakurtzeko, eta abar... Gauza horiek egin ahal izateko, astean bost ordurekin ez da nahikoa. Nire kasuan egunero irratia entzutea oso aberatsa izan da. Benetan. Gainera, aktibitate hori oso erraza da. Adibidez, gosaldu eta gero, etxeko lanak egiten ditudan bitartean, irratia entzuten dut. Azken hilabetetan, beti euskaraz. Hasieran oso astuna izan zen, baina egun pasa eta gero, arruntagoa da. Eta oso dibertigarria izan da mintzalaguna talde berri batean sartzea. Astean behin bost pertsona elkarrekin geratzen gara bakarrik kafetxo bat edateko eta euskaraz hitz egiteko. Oso gomendagarria da. Gainera, egunero blog horretan idazten saiatuko naiz euskara hobetzeko eta zalantzak konpontzeko. Nola esaten da euskaraz: --Al principio era muy pesado, pero con el tiempo, cada vez se hacía más ameno: Hasieran oso astuna izan zen, baina egun pasa eta gero, arruntagoa eta dibertigarriagoa da.
Zalantzak:
Iruzkinak
Stikstak 2011-10-04 19:32 #1
Nire ustez hau litzateke egokiena:
- Hasieran oso astuna zen, baina denbora pasa ahala, arinagoa bihurtu da.

Segi gogotsu euskaraz bizitzen! Tamalez, ez da horren erraza euskaraz bizitzea, baina ahaleginak egin behar ditugu!

Stikstak 2011-10-04 19:33 #2
Nire ustez hau litzateke egokiena:

- Hasieran oso astuna zen, baina denbora pasa ahala, arinagoa bihurtu da.

Segi gogotsu euskaraz bizitzen! Tamalez, ez da horren erraza euskaraz bizitzea, baina ahaleginak egin behar ditugu!
Utzi iruzkina: