Najla Hariri, gidaria

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-06-01 21:34

(Rosa Parks Martin Luther King gaztearekin)

 

Arratsalde batean, lan egin eta gero, emakume bat autobusa batera igo zen. Oso nekatuta zegoen. Beti bezala eta Ameriketako Estatu Batuetako legeek esaten zutenaren arabera, bere lekua utzi behar zuen beste pertsona bat autobusera igotzean. Baina nahi ez zuenez, autobuseko gidaria behartzen saiatu zen.

 

Ezinezkoa zen. Emakumea ez zen mugitzen eta ez zen altxatzen. Emakumea txikia eta beltza zen.

Bere izena zen Rosa Parks.

Eta autobusera igo zen beste pertsona gizon zuri bat zen. 1955. urtean gertatu zen eta Poliziak emakumea gartzelara bidali zuen.

Gertaera txiki honekin emakumeak giza eskubideen aldeko mugimendua sortzen lagundu zuen. Ondorioek mundua aldatu zuten.

 

Gaur egun, Saudi Arabiako emakumeen artean adibide hori berriro agertu da.

Najla Hariri bere kotxea gidatu zuen bere seme-alabak eskolera joateko. ¿Xehetasun hutsala?

Horregatik, sare sozialetan deitzen da “Arabiako Rosaparks”.

Baina emakumeak Twitter-en idatzi du ez duela nahi ikono edo lider bat izan.

“Bakarrik beharra zeukan ama bat naiz eta irtenbide bat bilatu nuen”.

Gidatzeagatik Poliziak emakumea atxilotu dezake.

 

Facebook-en Saudi Arabiako emakumeei deitzen diete kotxeak gidatzeko, gizonik gabe, ekainaren 17an.

 

 

Zalantzak: (Laguntza behar dut)

Nola esaten da euskaraz:

-Tenía que ceder su sitio a otra persona:

Bere lekua utzi behar zuen beste pertsona bat

 


Utzi iruzkina: