Gasteizen swahili hizkuntza erabiltzen da?
Triste samar sentitzen naiz. Gaur goizean ezinekoa izan da euskaraz hitz egitea bankuan. Oso urduri ipini naiz eta ez nuen ezer ulertzen. Bankuko lankide batek galdera batzuk euskaraz egin dizkit eta bat-batean ez nekien ezer. Azkenean, gaztelania erabili dut.
Gogoratzen duzue zer gertatzen den “Kutsidazu bidea, Ixabel”? Horrela sentitu naiz.
Donostiako gazte euskaldunberri bat Tolosako baserri batera ailegatzen da.
Bere helburua da euskara hobetzea euskaltegian urte asko ikasi eta gero.
Baina baserrian gazteak ez du ezer ulertzen eta liburuetan ikasitakoak ez dauka loturik baserrian erabiltzen duten hizkerarekin. Bere iritziz, aditzak gero eta luzeak dira, eta doinuak oso itxiak dira.
Egunero euskara ikasten ari naiz, Gasteizko jende askok egiten duen bezala.
Goizero euskaltegira bi orduz joatea kostatzen zait, gero arratsaldean lan egitera joan behar dudalako eta nekatuta nago.
Baina merezi du.
Nahiz eta egunero aurrerapenak nabaritzen ez diren, nire kasuan hobeto ulertzun dut irratiko saioak. Adibidez, Euskadi Irratian goizero saio interesgarri eta atsegingarri bat ematen dute. Bere izena da Faktoria eta aurkezlearen hizkera (Manu Etxezortu) asko gustatzen zait ez duelako hain azkar hitz egiten eta nire kasuan laguntza handia da. Denetatik hitz egiten dute, musika, teknologia berriak,...
Oso komenigarria da, benetan!!! Eta ulertzen da!!!
Gomendioak:
Zalantzak: (Laguntza behar dut)
Nola esaten da euskaraz:
--Lo estudiado en los libros nada o poco tiene que ver con lo que se habla en el caserío.
Liburuetan ikasitakoak ez dauka loturik baserrian erabiltzen duten hizkerarekin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: