Laura eta Felipe

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-06-08 21:28

Laurak Feliperekin hitz egin du. Printzerekin. Pertsona askok pentsatzen dugun legez, erabakirako eskubidea daukagu. Horregatik Laurak Printzeri galdetu dio. Baina kalea telebistako kamaraz beteta zegoen eta kazetariek grabatu zuten bideoa gero eta jende gehiago ikusten ari da.

Eta pertsona horiek haserretzen dira ez Laurarekin, Feliperekin baizik.

Gertatzen dena da Iruñean ekitaldi bat ospatu eta gero, printzea kalera irten zen eta jende gutxi zegoen agur egiteko.

Orduan, gazte batek deitzen dio eta printzeak hurbiltzea erabakitzen du.

Bat-batean gazteak galdetzen dio noiz egingo duten erreferendum bat erabakitzeko monarkia edo errepublika.

Printzeak erantzuten du baina esaten du gaia hori ez dagoela bere eskuetan.

Neskak galderarekin jarraitzea erabakitzen du.

Orduan, printzeak dio: “Ya has conseguido tu minuto de gloria”.

Ez zait batere gustatzen erantzun hori.

Agintzailea da.

Eta printzeak, zenbat “minutos de gloria” izan du bere bizitzan?

Etxe onekoa da ezer egin gabe


Zalantzak: (Laguntza behar dut)

Nola esaten da euskaraz:

Ya has conseguido tu minuto de gloria

--La calle estaba llena de cámaras:

Kalea telebistako kamaraz beteta zegoen


Gomendioak:

http://www.youtube.com/watch?v=eUOrwSCA9kQ


Utzi iruzkina: