Urretxu Zumarragako Bertso Eskola

Martxoan Bertsoa, helduen eta gaztetxoen bertso eskola, tramak, antzerkia, musika...eta beste piztia batzuk

Urretxu-Zumarragako bertso eskolako hainbat heldu eta gaztetxoak bertsotan arituko dira gaur Urretxuko Gernikako Arbola plazan, San Juan suaren inguruan, urtero egiten den ekitaldiaren baitan, 22:30etatik aurrera.


  Aspaldiko partez jende aurrean bertsotan aritu ziren helduen bertso eskolako kideak, atzo, Aizpurutxon. Izan ere, Iñaki Beitia zena omentzeko bazkaria egin zen Aizpurutxo auzoan. Bazkalaurretik eta bazkalondoren egin zuten bertso eskolakoek beren saiotxoa, eta bertso bat baino gehiago eskaini zizkioten Iñaki zenari. Izan ere, bertsozale sutsua zen Iñaki, eta berak sortu zuen Urretxu-Zumarragako bertso eskola Juanjo Sagastibeltzarekin batera. 10 urte beteko dira aurtengo udan Iñaki Beitia zena hil zela. Bertso eskolak, zorionez, hark eta Juanjok abiatutako bidean ahalik...


Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi zuen Gipuzkoako 26. eskolarteko bertsolari txapelketa txikien mailan, joan den ostiralean, Oiartzunen. Beraz, Jon Ander Campos, Iker Azpeitia, Mikel Iturrioz, Amaia Iturrioz eta Edurne Plazaola txapela jantzita itzuli ziren etxera. Beraiekin batera Errezilgo, Asteasuko eta Alegia-Usurbilgo taldeek parte hartu zuten 14 urtera artekoen finalean. Amaia Iturriozek ordezkatuko du Gipuzkoa Euskal Herriko txapelketan, gainera, Ane Labaka lasartearrarekin batera; Altsasun jokatuko da Euskal Herrikoa, ekainaren 24an. Nagusien mailan, 14 urtetik 18rakoan, Ainh...


Joan den ostiralean jokatu zen Gipuzkoako 26. eskolarteko bertsolari txapelketako kanporaketa Urretxun, eta bertan parte hartu zuten Urretxu-Zumarragako bertso eskolako kideek ere. Txikien mailan Ane Agirre, Maialen Akizu eta Jone Alberdi aritu ziren Goierri-Urretxu-Zumarragako taldean (Joseba Agirrezabala idiazabaldarrarekin batera) eta Amaia Iturrioz, Mikel Iturrioz, Edurne Plazaola, Iker Azpeitia eta Jon Ander Campos Urretxu-Zumarragako taldean. Handietan, Manex Mantxola aritu zen kantari. Saio txukunak egin zituzten bertso-eskolako kide guztiek. Txikien mailan, Urretxu-Zumarragako ...


Gipuzkoako 26. eskolarteko bertsolari txapelketako azken kanporaketa Urretxu-Zumarraga ikastolan jokatuko da datorren ostiralean. Idatzizkoen mailan arituko dira Urretxu-Zumarraga iakstolan, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara, eta bat-batean jardungo dute Pagoeta antzokian, 16:00etatik aurrera. Kanporaketa horretan parte hartuko dute, besteak beste, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako kideek, eta baita gurekin batera entrenatzen jardun diren Goierrikoek eta bailarakide ditugun Legazpikoek ere. Hona hemen eskolarteko saio honen harira Noticias de Gipuzkoak kaleratutako albistea: h...


Joan den larunbat gauean, eskualdeko bertso eskoletako irakasle, ikasle eta gurasoak bildu ginen elkarrekin afaltzeko. Zumarragako Urtubi elkartean afaria egin genuen Urretxu-Zumarragako, Legazpiko eta Goierriko bertso eskoletako kideok, Javier Azkarate sukaldari zela. 35 lagun inguru bildu ginen, eta afalostean, Mikel Mendizabal bertsolariak ekarritako ariketak aitzakia hartuta, bat-batean jardun ziren bertso-eskolako ikasleak. Afari hau, datorren ostiralean jokatuko den eskolarteko txapelketako kanporaketarako berotzeko erabili genuen. Izan ere, ostiralean, 15:00etatik aurrera Gipuzkoako ...


'Ni ere bertsolari' bertso jaialdi arrakastatsua eskaini zuten atzo Urretxu eta Zumarragako ikastetxe guztietako 4. mailako ikasleek Labeaga aretoan. 4. mailako ikasgela guztiek bost minutu inguruko bertso antzerkia eskaini zuten, senide eta herritar ugariren aurrean, aretoa lepo zela. Guraso ugarik zutik ikusi behar izan zuten emankizuna, eta makina bat argazki eta bideo kamera eraman zituzten aretora. Haurrak zirko bat bertsotan antzezten, Santa Lutzi perian, matematikako klasean zein lantokian ikusi eta entzun genituen. Guztiek kantatu zituzten bertso bat edo bi, binaka edo hirunaka, pla...


Bertsozale elkarteak bultzatuta, urretxu-zumarragako ikastetxeetan bertsolaritza lantzen aritu dira aurtengo ikasturtean, 'ahozkotasuna eta bertsolaritza' egitasmoaren baitan, eta 'ni ere bertsolari' jaialdia eskainiko dute gaur ikasturteko lanaren fruituak erakusteko; ikuskizunean, Urretxu eta Zumarragako laugarren mailako ikasle guztiek (La Salle, Gainzuri zein ikastolakoek) hartuko dute parte, eta urretxuko labeaga aretoan egingo dute, 19:00etan hasita. Ikasle hauek guztiak Jokin Urangaren gidaritzapean ari dira 'ahozkotasuna eta bertsolaritza' proiektuan, eta ha...


Urretxu-Zumarragako bertso eskolako ikasleak hasi dira Gipuzkoako eskolarteko 26. txapelketa prestatzen. Aurten sekula baino haur eta gaztetxo gehiagok hartuko dute parte bat-batean eta idatzizkoetan, maiatzaren 26an herrian bertan, Urretxu-Zumarraga ikastolan, egingo den kanporaketan. Bat-batean Goierriko bertso eskolarekin elkarlanean jarraituko dugu. Hori dela eta, txikien mailan Goierri-Urretxu eta Urretxu-Zumarragako taldeek hartuko dute parte. Nagusien mailan, ordezkari bat edukiko dugu aspaldiko partez. Ikasle, guraso zein irakasleok goza dezagula aurten ere!


Joan den igandean, apirilaren 2an, Gipuzkoako Bertso Eskolen II. eguna ospatu zen Oiartzunen. Bertan parte hartu zuten Urretxu-Zumarragako bertso eskolako haurrek eta hainbat gurasok ere. Goizean Oiartzungo plazan bildu eta beste bertso eskoletako haurrekin osatu zituzten taldeak. Ondoren, bertso eskola bakoitzak bere agurra kantatu zuen. Herriko umeek Epelde eta Larrañagaren kupela sortako lehen bertsoaren bertsioa kantatu zuten. Giro ederrean bazkalduta gero, Trikuharri taldeko Xabier Sukia, Ibai Esoain eta Gorka Tolosa bertsolarien ikuskizunaz gozatu zuten Oiartzungo pleno aretoan. Gipuz...