bertso jaialdi arrakastatsua eskaini dute herriko ikasleek

1

'Ni ere bertsolari' bertso jaialdi arrakastatsua eskaini zuten atzo Urretxu eta Zumarragako ikastetxe guztietako 4. mailako ikasleek Labeaga aretoan.

4. mailako ikasgela guztiek bost minutu inguruko bertso antzerkia eskaini zuten, senide eta herritar ugariren aurrean, aretoa lepo zela. Guraso ugarik zutik ikusi behar izan zuten emankizuna, eta makina bat argazki eta bideo kamera eraman zituzten aretora. Haurrak zirko bat bertsotan antzezten, Santa Lutzi perian, matematikako klasean zein lantokian ikusi eta entzun genituen. Guztiek kantatu zituzten bertso bat edo bi, binaka edo hirunaka, planta onean, eta makina bat txalo jaso zituzten ordainetan.

Emanaldian parte hartu zuten bertso-eskolako hainbat ikaslek ere, beraien ikaskideekin batera.

'Ahozkotasuna eta bertsolaritza' proiektuaren baitan ordubete eskaintzen diote astean eskolan bertsolaritza lantzeari, bai La Sallen, bai Gainzurin eta baita ikastolan ere, 4. mailako ikasleek. Jokin Uranga Azpeitiko bertsolaria eta norbere tutoreak aritzen dira gidari, Bertsozale Elkarteak bultzatuta, eta bi herrietako Udalen zein ikastetxeen beraien babesean.

Patxitrapero

Patxitrapero 2011-06-09 11:19 #1

Erantzun hau utzi det Sustatun.

http://tinyurl.com/5v9jsx2

Gauza batekin osatu nahi det hala ere. Zorionak aurkezleari, bikaina bere lanean.


Utzi iruzkina: