Urretxu Zumarragako Bertso Eskola

Martxoan Bertsoa, helduen eta gaztetxoen bertso eskola, tramak, antzerkia, musika...eta beste piztia batzuk

Kaixo bertsozale: Joan den hilabetean ez dugu albiste berririk idatzi blog honetan, baina ez inola ere geldirik gaudelako. Izan ere, Urretxu-Zumarragako bertso eskolan aurrera goaz teknologia berriei dagokienean ere, eta blog honi nahikoa etekin aterata gero, geronen web orria jarri dugu martxan: www.zubertsotan.net Atal ugari dituzue bertan eskura (albisteak, bertso-paperak, argazki galeria, agenda, foroa...) Hitzez gain, makina bat argazki eta bideo erantsi ditu dagoeneko gure administratzaile prestuak, gainera. Bertan aurkituko duzue 2008ko Martxoan Bertsoaren eta Urretxu-Zumarragako be...


  window.addEvent('domready', function(){ if(jr_moo == 1 && $('newreview')) { slideNewReview(); } }); function slideNewReview () { var mySlide = new Fx.Slide('newreview',{duration: 1000, transition: Fx.Transitions.expoOut}).hide(); $('cancel').addEvent('click', function(e){e = new Event(e);new Fx.Scroll(window).toElement('user_reviews');mySlide.toggle();e.stop();}); $('tognewreview').addEvent('click', function(e){e = new Event(e);mySlide.toggle();e.stop();}); } Otsailaren 8an hasiko da Martxoan Bertsoaren seigarren zikloa, Uxue Alberdi bert...


Berandu xamar bada ere, Urte berri on, bertsozale! 2008a hasi eta indarrez gatoz Urretxu Zumarragako bertso eskolako kideok, seigarren Martxoan Bertsoa zikloa aurkeztera. Izan ere, aste santua martxo erdi parean tokatzen denez gero, otsailaren 1ean bertan ekingo diogu aurtengo bertso zikloari. Egitaraua aurreratzeko moduan gaude: HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA KanporaketakOtsailak 22, ostirala, 23:00, INTREPID FOX tabernan Otsailak 23, larunbata, 23:00, MOTZ tabernan Otsailak 29, ostirala, 23:00, ALDIRI tabernan Martxoak 7, ostirala, 23:00, Legazpiko ARRANO tabernan Final...


Gaur (atzo iluntzean ere hala izan zen) ZonaZero tabernan jardungo dira kantuan Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako helduen taldeko hainbat kide. 2007ari agur esateko modurik onena bertsotan egitea dela sinetsita, ZonaZero tabernatik pasatzen ari dira ia dozena bat lagun. Bertso saio labur bat egingo dute gerturatutako jendearen aurrean, barruan duten kantatzeko grina asetu asmoz. Gaur gaueko 22:30etik aurrera arituko dira kantuan Gorka Ojanguren, Uxue Fernandez, Juanjo Aranburu 'Ajo', Joseba Segurola 'Yeu' eta Ander Gabilondo 'Kaxero'. Antton Fernandez arituko da gai jartzen. B...


M. Amuriza, K. Txoperena eta H. Iruretagoiena gazteek Zumarragako kultur etxe berriko areto nagusia ia estrenatuz egindako saioa ikusgai dago oso-osorik youtuben eta euskaltuben, Gotzon Aranburu super erreportariaren eta bertso eskolako kideen grabazioei esker. Bideo horiek ikusteko ataria daukazue Otamotz.com ataritik ere. Hona hemen otamotz.com-erako lotura, bideoak blogean pulamentuz jartzen ikasten dugun bitartean ere saioaz goza dezazuen: http://www.otamotz.com/content/view/2206/1229/ Mila esker gazte hirukoteari Zumarraga-Urretxura egin ziguten bisitagatik eta baita saioa en...


Gabonak eta urte amaiera gainean izatearen aitzakian, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak modu berezian agurtuko du 2007ko jarduna. Horretarako, bertsolari gazteen saioa antolatu du biharko; zazpiretan izango da, Zelai Arizti kultur etxean. Emanaldian Miren Amuriza berriztarra, Kristiñe Txoperena hendaiarra eta Hodei Iruretagoiena zarauztarra, gazteen sariketa ugaritan gailendu izan diren etorkizun handiko bertsolariek parte hartuko dute. «Eskolak ohitura bihurtu dugu, dagoeneko, urteko azken klasean saio berezi bat egitea; iaz, adibidez, Ekaitz Goikoetxea, Beñat Gaztelumendi eta Alaitz Sara...


Santa Lutzi bezperan, abenduak 12, gaueko 10etan Zumarragako Zelai-Arizti aretoan antolatu zen bertso saioan 160-170 entzule inguru bildu ziren. Bertsolari aski ezagunek eta ez hain entzunek jardun zuten ordu eta erdi inguruz kantuan, erritmo bizian eta oso txukun. Hona hemen bertako 4 bertsoaldi bideoan: Andoni Egaña - Uxue Alberdi ofizioa:         http://es.youtube.com/watch?v=Lx3xFczzfDk Aitor Mendiluze - Aitor Sarriegi ofizioa: http://es.youtube.com/watch?v=R8Kg2noNwyA Uxue Alberdi bakarka:          &n...


Etzi, abenduaren 12an, asteazkena, (Santa Lutzi bezpera), Luzio Gabiriaren omenezko XX. bertso-jaialdia egingo da Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 22:00an hasita. Saioa Urretxu-Zumarragako bertso eskolak antolatu du, Zumarragako Udalarekin batera eta sarrerak 6 euro balioko ditu.Urretxu-Zumarragako bertso-eskola arituko da gai jartzen eta aurkezle ere.Punta puntako bertsolariak arituko dira kantari: Uxue Alberdi elgoibartarra (herrian lehenengoz), Amets Arzallus lapurtarra, Andoni Egaña txapelduna eta Aitor Mendiluze eta Sarriegi. Datorren igandean bertan Gipuzkoako txapelketaren finala j...


  Azaroaren 9an, ostirala, Hamaika Bertuteko Egoitz Alkorta mutrikuarra eta Mikel Arrillaga eibartarra izan ziren Urretxuko Bertso Eskolan.Kultur-etxeko gela handian lagunarteko saio beroaz gozatzeko aukera izan zuten bertan izan ziren haur bertsozaleek. Bi bertsolariek maila dotorea eman zuten Bertso Eskolan dabiltzan umeek jarritako gaiei erantzunez.   Honako iritzia du Gorka Azkarate bertso eskolako irakasleak emanaldiaz:   "Ostiraleko saioa goxoa eta atsegina izan zen. Atzorarte ezezagun xamarrak ziren Egoitz Alkorta eta Mikel Arrillaga gutako gehienontzat, eta esango nu...


Gaur ostirala, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Hamaika Bertuteko kideen bertso-saioa izango da Urretxuko kultur etxean. Egoitz Alkorta mutrikuarra eta Mikel Arrillaga eibartarra izango dira kantuan. Saioa bertso-eskolako haurrei zuzendua izango da bereziki, baina nahi duen orok du kultur etxeko saiora bertaratzeko aukera hala nahi izanez gero.