Bigarren kanporaketa ere bertan!!!
Atzo gauean, martxoak 2, hasi zen Martxoan Bertsoaren 5. edizioa The Intrepid Fox tabernan jokatu zen herriko bertsolari txapelketako kanporaketarekin.
Bigarren kanporaketa gaur gaueko 23:00etan jokatuko da Motz tabernan. Bertan lau taldek parte hartuko dute: Klasikoak, Motozaleak eta Ginz-Ginz-Ginz, Bioladores del vertso eta Egin Kantu.
Klasikoak: Ojan, Eros eta Ganuza. Hiru hauek ia bide luzea egin dute txapelketa honetan, duela bi urte txapela lortzeraino. Esperientzia handiko taldea.
Motozaleak eta Ginz-Ginz-Ginz: Manex, Asier Auzmendi eta Aitor Lizarazu (Ginz). Iazko bi txapeldunei beste txapeldun ohi bat gehitu zaie, Ginz. Bertsoera freskoa eta sakontasuna uztartzen dituen taldea.
Bioladores del vertso: aurreko edizio guztietan azken kanporaketan kantatu ondoren, aurten lehen asteburuan finkatu nahiko lituzkete finalerako euren aukerak. Bi zumarragarrek zestoarra izango dute taldekide berriro ere.
Egin Kantu: Amaia Iturriotz, Edurne Plazaola eta Gorka Azkarate. Bertso eskolako eta Martxoan bertsoko alma materrak haurren bertso eskolako bi neskatilen laguntza izango du gaur.
Kanporaketa honetan ere giroa gori-gori egongo da. Egin zuen apustuak!!
Iruzkinak
jakinzale 2007-03-05 11:50 #1
<p>ze gertau zan foxen? ta motzen? aupa Legazpi! (ji, ji)</p>
jakinzale 2007-03-06 12:46 #2
irakurri dut kanporaketen berri; eskerrik asko informazioa jarri izanagatik (hurrengoan arinago)
2009-02-11 17:07 #3
Utzi iruzkina: