Urretxu Zumarragako Bertso Eskola

Martxoan Bertsoa, helduen eta gaztetxoen bertso eskola, tramak, antzerkia, musika...eta beste piztia batzuk

Bukatu da ba Martxoan Bertsoaren IV. zikloa ere. Horregatik, gure ekitaldietan ikusle zein partehartzaile bezala ibili zaretenon iritzia ezagutu nahiko genuke, datorren urteari begira jarri aurretik. Beraz, bere aportazioa egin nahi duen orori mila esker aldez aurretik.


Datorren ostiralean, martxoak 31, amaituko da IV. Martxoan Bertsoa. Azken bi ekitaldiak baino ez dira falta, beraz. Arratsaldeko 15:00etan Zumarragako Zelai-Aristi aretoan herriko ikastetxeetako haurren bertso-paper lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da. Bertan, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako haurrek saiotxo bat ere eskainiko dute. Gaueko 23:00etan, berriz, Herriko IV. Bertsolari Txapelketako finala ospatuko da GAZTELEKUn. Beraz, aprobetxatu, azken minutuak baino ez dira geratzen eta.


Datorren ostiralean gaueko 11etatik aurrera jokatuko den finalean erabakiko da zein taldek irabaziko duen aurtengo Herriko Bertsolari Txapelketa. Motz, Fox eta Aldiriko saioak jokatu ostean honako talde hauek izango dira kantuan:   Mihiluzeak: Gorka Azkarate, Manex Mantxola, Asier Auzmendi Beteranoak: Juanjo Aranburu, Joseba Segurola, Iker Otegi Lasatarrak: Antton Fernandez, Eli Lasa, Uxue Fernandez.   Gogoratu gaztetxea ere ez dela hain handia! Beraz, lekua nahi duena... azkar ibili beharko da. Zorte on guztioi eta bertsoak irabaz dezala!


Erabat arrakastatsua izan zen iragan larunbatean Galeperra elkartean ospatu zen bertso afaria, aurtengo Martxoan bertsoa ekimeneko plater garrantzitsuenetako bat. Elkartea leporaino bete zen bertsolarien afalondoreneko jardunaz gozatzeko, eta bertaratu ziren guztiak oso pozik atera ziren bertsolari biek egindako saioaz gozatu ondoren. Aurreko astean iragarri genuen moduan, txartelak agortu egin ziren eta afarira joaterik izan ez zuen jenderik ere egon zen, azken unerarte itxaron ondoren. Hirurogei lagunetik gora izan ziren afaritan eta saioa entzutera ere hurbildu zen ondoren jenderik. ...


Ia martxoa aurrera doan arren, oraindik ere badago zertaz gozatua Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren eskutik. Hona hemen aste honetako ekitaldien berri:   Martxoak 23, osteguna Arratsaldeko 7etan Urretxuko Kultur-etxean Bertso bidaia diaporama, Asier Otamendi eta Alberto Martinez "Beitto" bertsolarien eskutik. Bertan Marokora egin zuten bidaiaren berri emango dute, diapositiba eta bertsoak tartekatuz.   Martxoak 24, ostirala Gaueko 22:30etan Urretxu-Zumarragako bertso eskolako kideen eskutik bertso musikatuen emanaldia GAZTELEKUn. Ia urteroko ohitura den arren, aurten ...


Kitto! Ez da gaur arratsaldeko 20:30etan Zumarragako Galeperra elkartean egingo den bertso-afarirako txartel gehiagorik geratzen. Hala ere, afaltzeko txartelik gabe gelditu den edonork afal ondoren saioa entzutera joateko aukera izango du, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegiren bertsoekin gozatu bat hartzeko. On dagizuela!


Beti izan gara gardenak, eta hemen duzue azken aste honetan Bertso Eskolako blogak izan duen bilakaera. Hau da, egunez egun jaso ditugun bisita kopurua. Hazkunde nabarmena.


Martxoaren 4an hasitako Martxoan Bertsoa! bertso hilabetearen IV. edizioak jarraipena izango du asteburu honetan.   Datorren larunbatean, martxoak 18, bertso afaria izango da Zumarragako Galeperra elkartean arratsaldeko 20:30etan Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi bertsolariekin. Txartelik erosi ez duzuenok mugi zaitezte! Ostiralera arte izango dira salgai (20 eurotan) Urretxuko Kultur Etxean, Motz tabernan eta Galeperra elkartean bertan. Erdiak baino gehiago saldu dira, beraz, kontuz azken orduan ibiltzearekin!   Igandean, berriz, martxoak 19, haurrentzako...


Larunbata goizean Estitxu Eizagirre Hernaniarrak bertso eskolako kide eta zaletuei hitzaldi ederra eskaini zien. Hemen dituzue ikastaroko argazkiak.   Hala ere, bertan egon zirenen iritziak jakin nahi ditugu eta zergatik ez, Estitxu berarena ere bai.. Nola joan zen ikastaroa? Zer izan zen interesgarria? Ezer berririk ikasi zenuten? Benga animatu!!


Larunbatean Aldirin jokatu zen hirugarren eta azken kanporaketa.   Bertan Beteranoak (Iker Otegi, Juanjo Aranburu, Joseba Segurola), Akolitoak (Ander Gabirondo, Jorge Andueza, Mikel Aranburu), Debutariak (Gaizka Oiartzabal, Mikel Babuskin Soria, BeƱat Idiakez) eta Bioladores del bertso (Gorka Quevedo, Josu Aztiria, Iban Altuna) taldeak lehiatu ziren eta saioa oso bizia eta txispa handikoa izan zen hasieratik bukaerara.   Aldirikoa beti izan da kanporaketa umoretsuena agian, eta aurten ere hala izan da, kalitateak nabarmen gora egiteaz gain.   Beteranoak izan zir...