Urretxu Zumarragako Bertso Eskola

Martxoan Bertsoa, helduen eta gaztetxoen bertso eskola, tramak, antzerkia, musika...eta beste piztia batzuk

Asier Iriondo bertsolari legazpiarrak eta txapelketan epaimahai bezala ari denak, igandeko Goierriko Hitzan artikulu polit bat idatzi zuen. Horregatik erabaki dugu gure blogera ekartzea.Martxoan bertxoa Legazpiarrok askotan izaten dugu zalantza hau garuneko zirien hemisferioan: zertan dira gu baino hobeak urretxu-zumarragarrak? Orain dela urte pare bat arte izenen 'r' kopuruan erantzuten genion gure buruari. Zer esanik ez jentilizioetan. Geroago Martxoan Bertsoa antolatzen hasi ziren. Eta guk gure artean Andu Lertxundik eta Tasio Erkiziak herri horietan ezingo luketela karrerarik egin pents...


Iragan asteburuan jokatu dira herriko bertsolari txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak, eta dagoeneko erabaki da zeintzuk izango diren hilaren 31ko final handiko hiru taldeak. Aurreko astean Motzen Lasatarrek finalerako txartela eskuratu ostean, ikusmin handia zegoen gainerako taldeek egingo zuten lana gertutik jarraitzeko. Eta kanporaketak erabat arrakastatsuak izan direla azpimarratu beharra dago. Ostiralean Fox tabernan zuten hitzordua bertsozaleek; taberna leporaino bete zen beste behin ere, Trumoitxoriak (Igor Susaeta, Mikel Zabalo, Aitor Otegi), Txapeldu...


Pasa den larunbatean, martxoak 4, hasiera eman zitzaion Herriko IV. Bertsolari Txapelketak asteburu honetan izango du jarraipena.   Ostirala, martxoak 10, gaueko 11etan, Fox tabernan:             Trumoitxoriak: Aitor Otegi, Igor Susaeta, Mikel Zabalo             Txapeldunak: Gorka Erostarbe, Gorka Ganuza, Gorka Azkarate             Mihiluzeak: Manex Mantxola, Asier Auzmendi, Gorka Azkarate   Larunbata, martx...


Larunbata honetan, goizeko 11etatik hasita Bertso Eskolako klase irekia izango da. Hizlari gonbidatua Hernaniko Bertso Eskolako kidea den Estitxu Eizagirre izango da Estitxu EizagirreBadakizue beraz, larunbata honetan, hilak 11, goizeko 11etan Urretxuko Kultur Etxean Bertso Eskolako klase irekia.


Martxoaren 18an Zumarragako Galeperra elkartean Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi bertsolariekin ospatuko den bertso-afarirako txartelak salgai daude dagoeneko.  Amets Arzallus                   Aitor Sarriegi Menua: 20 € Sarrerakoak (tortila, entsalada, zopa,...) Haragia edo arraina Postrea Kafea, kopa eta purua Txartelen salmenta lekuak:  Motz taberna Urretxuko kultur etxea Zumarragako Galeperra elkartea 60-70 lagunentzako lekua baino ez dago. Beraz, erosi txartelak berandu iz...


Iragan larunbatean jarri zen abian aurtengo Martxoan bertsoa, bertsolaritza sustatu eta bultzatu asmoz Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak laugarren aldiz antolatu duen ziklo kulturala. Herriko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketak eman zion hasiera zikloari, eta urtero gertatzen den bezala, arrakasta erabatekoa izan zen. Motz taberna leporaino beteta zegoen saioa hasi baino ordu erdi lehenago eta bertsolariek haseratik gozatu zuten entzuleek emandako babesa eta berotasuna. Beroa izan zen, era berean, saioko beste protagonista, taberna jendez leporaino beterik egotea...


Gure bertso hilabetearen inguruko informazioa dago irakurgai zenbait lekutan. Besteak beste, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearenean, Goierriko Hitzan, El Diario Vascon, Nontzeberrin eta Gaztesarean.  Hona hemen, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea Berriako kultura atalean Goierriko Hitzan, martxoaren 1ean Irakurleen berriak atala  Nontzeberri  Gaztesarea  Bizkaie!  El Diario Vasco 


Larunbata honetan, hilak 4,  jokatuko da Herriko Bertso Txapelketako lehen kanporaketa Motz Tabernan. Saioa gaueko 11:00etan izango da.Talde partehartzaileak: Lasatarrak: Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Eli Lasa. Trikitilariak: Aitor Zabaleta, Iñaki Larrañaga eta Eugenio Gisasola "Lutxurdio". Galaktikoak: Asier Murua, Iker Soraluze eta Aitor Lizarazu "Ginz". Pitxitxiak: Iguntze Aseginolaza, Ekain Aseginolaza eta Itziar Pildain.


Abisu txiki bat besterik ez da. Baina talde batzuk txapelketari begira gogor ari dira entrenatzen. Inoiz baina maila altuagoa espero da beraz txapelketarako.


Aurten ere, ohartzerako heldu zaigu martxoa eta, dakizuenez, Urretxun eta Zumarrargan bat dira martxoa eta bertsoa. Urretxu-Zumarragako bertso-eskolak bertso hilabetea antolatu du laugarren aldiz. Hona prestatutako egitarau oparoa:  MARTXOAN, BERTSOA! 2006.  EGITARAU OROKORRA  1. HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA  Kanporaketak      Martxoak 4, larunbata, 23:00, MOTZ tabernan      Martxoak 10, ostirala, 23:00, INTREPID FOX tabernan      Martxoak 11, larunbata, 23:00, ALDIRI tabernan   Finala  &nbs...