Urretxu Zumarragako Bertso Eskola

Martxoan Bertsoa, helduen eta gaztetxoen bertso eskola, tramak, antzerkia, musika...eta beste piztia batzuk

2007-2008 ikasturtea duela hilabete pasatxo hasi genuen Urretxu-Zumarragako bertso eskolan. Aurten ere helduen nahiz gaztetxoen bertso eskolak izango ditugu martxan. Gaztetxoen bertso eskolan 24 ikasle biltzen dira ostiral arratsaldeetan Urretxuko Kultur etxean. Hona hemen ikasleen banaketa zehatzagoa: - Hasiberriak: 6 ikasle. Arratsaldeko 18etatik 19:00etara - Bigarren taldea: 9 ikasle. Arratsaldeko 18etatik 19:00etara - Beteranoenak: 9 ikasle. Arratsaldeko 20:00etatik 21:30etara. Helduen taldea ere aspalditxoko urteetatik ohiko bihurtu den egun eta orduan elkartzen da. Larunbat...


Sailkapenean laugarren geratu arren, aparteko saioa egin zuen Gorka Azkarate herriko bertsolariak atzo Hondarribian. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari hasiera eman zitzaion joan den asteburuan "Gpuntua" lelopean. Atzo Hondarribiako Amute auzoko aretoan jokaturiko kanporaketa 8. saioa izan zen. 6 bertsolarik hartu zuten parte bertan, hauen artean Gorka Azkarate urretxuarra eta Nerea Elustondo legazpiarra. Amute auzoko aretoa nahiko leku txikia zen, baina goxoa. Agian goxotasun horren ondorio izango zen bertsolariek azaldu zuten maila altua eta parekatua (kontuan izan lehenengotik azkenera...


Bihar, 2007ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako trenak geldialdia egingo du Zelai Arizti aretoan, lehenengo faseko kanporaketa saioa jokatuko baita, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Iragan asteburuan hasi zuen bere ibilbidea txapelketak, Orio, Legazpi, Hernani eta Zaldibian jokatutako saioekin, eta asteburu honetan, Usurbil eta Zumarragakoa, larunbatean, eta Hondarribia eta Arrasatekoa, igandean, jokatuko dira.Txapelketa honek ikusmin handia sorrarazi du, inoizko parte hartzerik handiena baitu, bertsolari kopuruari begiratuz gero: 80 bertsolari arituko dira kantuan saio ezberdinetan, aben...


Uda garaiak atseden pixka bat hartu eta bertsotan egiteko balio izan die Urretxu-Zumarragako bertsolariei eta Legazpiko bertsoolariei. Izan ere, hilabeteren buruan, nagusien Gipuzkoako bertsolari txapelketa hasiko da, eta bertan parte hartuko du Gorka Azkarate bertso-eskolako alma materrak, hiru legazpiarrekin batera (Joseba Barandiaran, Nerea Elustondo eta Asier Iriondo). Abuztuan zehar hainbat entrenamendu egin dituzte eta joan zen ostiralean Brinkolako festetan aritu ziren bertso afarian Gorka Azkarate eta Asier Iriondo, buruz-buru, ordubete inguruz. Bittor Agirre eta Jokin Mat...


Amaia Iturriotz, 2007ko Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelduna gaztetxoen mailan, elkarrizketatu dute gaur Goierriko Hitzan. Hemen Amaiak erantzundakoak eta jendearen erreakzioak irakurtzeko aukera: elkarrizketarako lotura,  http://www.goierrikohitza.info/hitza_n.php?herria=URRETXU&fetxa=2007-07-11&izena=p00007993&eskualdea=GOIERRI&produktua=GOIERRIKO,    elkarrizketa osorik:   "amaia iturriotz » bertsolaria «Garaiz da bertsolaria izango naizela esateko, baina lanean jarraituko dut» San Joan bezperan Euskal Herriko Eskolarteko Bertso ...


Haur eta gaztetxoen bertso eskolak irailera arteko oporrak hartu zituen atzo iluntzean, Urretxuko Santa Barbaran. 18 ikasle, hamaika guraso, irakasle eta abarrak Urretxuko kalean elkartu ziren, 18:00ak aldera. Santa Barbarara igo ostean afari merienda egin zuten, eta berriketan eta jolasean aritu ziren gero. Hainbat gurasok eta ikaslek patata tortilak, txorixo egosia, solomoa edota bizkotxoak prestatu zituzten afari meriendarako; mahaian txintxo jarrita probatu zituzten, sagardo, ardo, Kas eta abarrekin zintzurra bustiz. Sabela bete orduko, jolas giroa nagusitu zen ikasl...


Datorren asteartean, uztailaren 10ean, haurren bertso eskolak atseden hartuko du datorren irailean hurrengo ikasturtea hasi arte. Horretarako, eskolako haur eta gaztetxoak eta gurasoak Santa Barbaran, Urretxun, elkartuko dira arratsaldeko 6ak aldera, afari merienda egin, jolasean aritu eta udako oporrei bete-betean ekiteko. Ongi merezitako afari merienda izango da, urtean zehar makina bat lan egin baitute Gorka Azkarate irakasle nagusiak, Uxue Fernandez irakasleak eta 25 haur eta gaztetxoek. Joan zen igandean egin zuten jendaurreko azken ekitaldia, Zumarragako Santixabel jaietako ...


Urretxu-Zumarragako helduen bertso eskolako kideek ez dute atsedenik hartu joan den asteburuan: Ostiralean, uztailaren 6an, Fredi eta Xabi Paia eta Iker Zubeldiarekin aritu ziren bertso afaritan Uxue eta Antton Fernandez, Urretxu eta Zumarragako geltokietako jaietan, 50 bat lagunen aurrean. Herrian profeta izatea erraza ez den arren, Bizkaiko eta Zegamako txapeldunek gozo hartu zituzten eta txukun kantatzen saiatu ziren. Gonbidatu sorpresa bat ere izan zen afalostean, gainera. Beñat Torres haurren bertso eskolako kidea kantariengana gerturatu eta haiekin batera aritu zen koplatan, herritarr...


Udako solstizioak denok aztoratu gaitu, eta jairik jai hasi gara Urretxu-Zumarragako bertso eskolako kideak eta bertsoa. Joan den ekainaren 23an, San Juan bezperan, Urretxuko Gernikako arbola plazan aritu ziren bertso eskolako gaztetxoak eta helduak, San Juan suari eta herritar ugariri kantuan, Amaia Iturriotzek Altsasun Euskal Herriko eskolarteko gaztetxoen txapela irabazi zuen egun berean. San Juan egunean, Santa Barbarako erromerian, oroigarri bat eman zion Amaiari Iñaki Zabala Urretxuko alkate berriak, eta bertso eskolari omenalditxoa egin zioten, Gorka Azkaratek azken urteotan egindako...


Euskal Herriko eskolarteko bertsolari gaztetxoen XIX. txapelketako finala jokatu zen atzo Altsasun. Goizean, 14 urte arteko gaztetxoak aritu ziren kantuan eta arratsaldean, berriz, 14 eta 18 urte bitartekoak. 14 urte artekoen mailan, Urretxuko Amaia Iturriotzek hartu zuen parte eta, saio ederra osatu ostean, Euskal Herriko txapela bururatu zuen merezimenduz, pilotalekura gerturatutako entzuleen txalo artean. Imanol Irazustabarrena Alegiko gaztetxoa izan zen, saio bizi eta freskoa osatu ostean, txapeldunorde. Hasieratik bukaerara, saio erregularra egin zuen Amaiak, eta tarteka, maila h...