Amaia Iturriotzi elkarrizketa Goierriko Hitzan

Amaia Iturriotz, 2007ko Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelduna gaztetxoen mailan, elkarrizketatu dute gaur Goierriko Hitzan. Hemen Amaiak erantzundakoak eta jendearen erreakzioak irakurtzeko aukera:

elkarrizketarako lotura,  http://www.goierrikohitza.info/hitza_n.php?herria=URRETXU&fetxa=2007-07-11&izena=p00007993&eskualdea=GOIERRI&produktua=GOIERRIKO

 

elkarrizketa osorik:

 

"amaia iturriotz » bertsolaria

«Garaiz da bertsolaria izango naizela esateko, baina lanean jarraituko dut»

San Joan bezperan Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa irabazi zuen Amaia Iturriotz urretxuarrak

miriam luki

Amaia Iturriotzek (Urretxu, 1993) urte oparoa izan du bertsolaritzan. Izan ere, aurtengoan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolaritza txapelketa irabazi du Urretxuko eta Zumarragako bertso eskolaren izenean. Orain oporrekin gozatzen ari da, ikastolan DBHko bigarren maila amaitu eta gero.

Bertsozalea izan zara beti?

Txikitatik izan naiz bertsozale, eta bertso eskola ireki zutenean izena eman nuen. Hasi nintzenean bertsoak egiten ez nekien.

Nola ikasten da bertsoak egiten?

Bertso eskolan ostiraletan elkartzen gara eta bertan doinuak ikasi eta ideiak sortzen ditugu. Idatzizko bertsoak lantzen ditugu eta baita bat-batekoak ere urteko zein garaitan gauden arabera. Nolanahi ere, adinaren arabera lan egiteko modua desberdina da. Ni gaztetxoekin batera nago.

Zer suposatu zuen zuretzat Eskolarteko Bertso Txapelketa irabazi izanak?

Poz handia, baina hainbeste zorion jasotzea pixka bat astuna izan da niretzat. Gipuzkoako Txapelketa irabazi genuenean leunagoa izan zen dena, baina Euskal Herrikoak oihartzun handiagoa du.

Bertsolari bezala ikusten al duzu zure burua etorkizunean?

Garaiz da bertsolaria izango naizela esateko, baina lanean jarraituko dut, eta gero gerokoak.

Bertso eskolan ere oporrak dituzue. Trebezia galtzen al da?

Ez, bertsoak pentsatzen jarraitzen duzu, edo autoan zoazenean kantatzen.

Otamotz aldizkarian ipuin bat argitaratu zenuen. Idaztea gustatzen al zaizu?

Ez bertsotan aritzea bezainbeste, baina idatzizko bertsoak egiten ditugunez idazkera ere lantzen dugu."

 

Aupa Amaia eta konpainia eta eman lasai zure iritzia blog honetan bertan ere!


Utzi iruzkina: