Jan eta jolas, oporretara goaz

3

Haur eta gaztetxoen bertso eskolak irailera arteko oporrak hartu zituen atzo iluntzean, Urretxuko Santa Barbaran. 18 ikasle, hamaika guraso, irakasle eta abarrak Urretxuko kalean elkartu ziren, 18:00ak aldera. Santa Barbarara igo ostean afari merienda egin zuten, eta berriketan eta jolasean aritu ziren gero. Hainbat gurasok eta ikaslek patata tortilak, txorixo egosia, solomoa edota bizkotxoak prestatu zituzten afari meriendarako; mahaian txintxo jarrita probatu zituzten, sagardo, ardo, Kas eta abarrekin zintzurra bustiz.

Sabela bete orduko, jolas giroa nagusitu zen ikasle eta irakasleen artean eta tertulia atseginean aritu ziren aita-amak. Gorka Azkarate gure jaun txit gorenak, ezkerreko eskua lesionatuta eduki arren, Urretxuko Kaixo udal aldizkarirako erreportaia egiteko aprobetxatu zuen, argazki kamara eta guzti. Kaixoren hurrengo alean irakurri ahal izango duzue.

21:00ak aldera bueltatu ziren atzera etxera guztiak (nola kotxez hala oinez). Ohera joan aurretik, haurren Mihiluze ikusi zuten adi-adi norbere etxean, Leire Akizu bertso eskolako kideak parte hartu baitzuen atzoko programan. Datorren astelehenean, uztailaren 16an, Jone Alberdiren txanda izango da.

Uda on, gazteak!

Jaun txit gorena

Jaun txit gorena 2007-07-11 09:05 #1

[IMG]http://i197.photobucket.com/albums/aa103/azkarate/finala%20bergara/P1000716.jpg[/IMG]

uzbertsoeskola

uzbertsoeskola 2007-07-11 16:32 #2

milesker!

urretxu

urretxu 2007-07-13 09:14 #3

Argazki ederra! zenbat kostatzen da halako bat egitea? eta non zaude zu, Gorka?


Utzi iruzkina: