Urretxu Zumarragako Bertso Eskola

Martxoan Bertsoa, helduen eta gaztetxoen bertso eskola, tramak, antzerkia, musika...eta beste piztia batzuk

Gaur, Berriako kultura sailean, larunbatero bezala bertsolaritzari buruzko erreportajea idatzi du Jon Abrilek. Gaurkoan, bertsolaritza eta interneten arteko lotura aztertu dute..Bertan, Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolaren blogaren berri eman du Jon Abrilek, eta urte bete eguneratu gabe dagoela idatzi du. Arrazoi du, baina, ez daki blog berria ireki dugula eta gogo handiarekin hasiko dugula.


kaixo bertsozale! Urretxu-Zumarragako bertso eskolak blog helbide berria jarri du abian, Martxoan Bertsoa 4 bertso hilabetearen atarian. Hemendik aurrera hemen izango duzu gure berri. Gustu har dezazula! Urretxu-Zumarragako bertso eskola