Martxoak aje latza utzi dio bertso eskolako hainbat kideri, baina ez hori bakarrik. Kuxkuxean aritu gara, eta 'Martxoan Bertsoa'ri buruzko hamaika albiste topatu ditugu interneten. Esaterako, martxoaren 17an Jexux Mari Irazuk eta Amaia Agirrek egindako bertso afaria oso-osorik entzuteko aukera daukazue bertsoa.com atarian. Gorka Azkaratek bertso hilabeteari buruz kontatutakoak ere entzun eta ikusgai daude, helbide berean: http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-plazaz-plaza.asp?idPlazaz=52 Horrez gain, hona prentsan egindako jarraipenaren hainbat adibide: -Eskolarteko bertso paper lehiaket...
Joan den ostiralean, martxoak 30, amaitu zen aurtengo Martxoan Bertsoa. Gaztelekun burututako bertso-musikatuen emanaldiarekin jarri genion ginda aurtengo hilabete luze eta beteari. Benetan arrakastatsua suertatu da aurtengo zikloa ere, antolatutako ekintza guztiek erantzun ezinhobea jaso baitute. Hemendik, beraz, mila esker modu batean zein bestean parte hartu eta guri sustengua agertu diguzuen guztioi. Gogoratu, hala ere, bertso eskolak beste proiektu eta asmo batzuk garatzen diharduela urte osoan zehar egindako lanari esker: haur zein helduen bertso eskolak, herriko bertso saioak,...
Martxoaren azkenaldera martxan jarri den GR-12 bertso bidean parte hartzen ari da Urretxu-Zumarragako bertso eskola. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan arituko gara norgehiagoka, lagun arteko zirikan, bertso-kantari 12 bertso eskola ezberdinetako kideak. Lehenengo fasean, hamabi herriak hirunaka banatuta, lau multzotan arituko dira: A Multzoa: Zumaia, Orio eta Zumarraga-Urretxu B Multzoa: Goierri, Oiartzun eta Orereta D Multzoa: Mallabia, Lasarte eta Azpeitia E Multzoa: Zarautz, Lesaka eta Hernani Multzo bakoitzean, herri bakoitza beste bi herriekin arituko da, joan-etorriko saioetan. S...
Ostiralean jokatu zen Gaztelekun herriko bertsolari txapelketako finala. Legazpiko OK (Joseba Barandiaran, Igor Iñurritegi eta Ibon Sotil) taldea izan zen, puntuaketa estu baten ondoren, aurtengo edizioan garaile. Bigarren, puntu pare batera, Egin Kantu taldea sailkatu zen (Amaia Iturriotz, Edurne Plazola, Gorka Azkarate) eta hirugarren, beste pare bat puntura, Klasikoak taldea (Gorka Erostarbe, Gorka Ojanguren eta Gorka Ganuza). Finala maila onekoa izan zela esan daiteke, tarteka bertso eder eta oso txalotuak entzuteko aukera izan zelarik. Hasieran, ohi bezela, Klasikoak taldearen irudime...
Bertan da!! Ostiralean jokatuko da MB5eko herriko txapelketako finala Gaztelekun gaueko 11etan hasita. ok (Joseba Barandiaran, Ibon Sotil, Iñurri), Egin Kantu (Gorka Azkarate, Edurne Plazaola, Amaia Iturriotz) eta Klasikoak (Gorka Ojanguren, Ganuza, Erostarbe) taldeak arituko dira bertsotan nor baino nor. Jendearen ustez benetan final estua eta lehiatua izango da datorren ostiralean jokatuko dena. Onenak irabaz dezala, beraz!
Jexux Mari Irazu eta Amaia Agirrerekin bertso afaria izango da bihar iluntzeko 20:30etatik aurrera Galeperra elkartean, Zumarragan. Ezaguna da bi bertsolari hauen maila, baina ez dugu Urretxun eta Zumarragan entzun genitzan aukerarik eduki aspaldian eta, hori dela eta, bertso eskolak Irazu larrauldarrarekin eta Agirre billabonarrarekin gozatzeko aukera alperrik ez galtzeko esan nahi dizu, irakurle. Afarirako azken txartelak erosteko aukera Motz tabernan, Urretxuko kultur etxean eta Galeperra elkartean daukazue, 20 euroren truke.
AHOTS BIDAZTIAK emanaldia izango da ikusgai gaur, martxoak 16, ostirala, 22:30etan hasita, Zumarragako Zelai Arizti Aretoan. Ekaitz Goikoetxea, Irati Goikoetxea eta Iñaki Mezkita goierritarrek prestaturiko emanaldia da, eta bertsoa, poesia, dantza eta beste hainbat arlo uztartzen ditu. Eskualdeko eta Urretxu eta Zumarragako hamaika lagunek hartuko dute parte ekitaldian: Andoni Salamero, Aitor Lizarazu, Naiara Escudero ballet dantzaria, Aitzol Barandiaran, Iker Zaldua, Secundino Esnaola Musika Eskola, Karmakros antzerki tailerra, Gari eta Iñaki trikitilariak, txalapartariak, Irrint...
Gaur, martxoak 16, arratsaldeko 5etatik aurrera, hiru ipuin dagoeneko klasiko bertsotan kontatuko dizkiete bertso eskolako haur eta gaztetxoek nahi duten herritar guztiei, Urretxuko kultur etxean. Gorka Azkaratek jarri ditu ipuinak bertsotan, eta harekin entsegu pare bat eginda gero bertso eskolako haur guztiek parte hartuko dute kontaketan. Hain zuzen, 3 talde ditu aurten gaztetxoen bertso eskolak eta bakoitzak ipuin bana kontatuko du. Horretarako, txukun-txukun prestatuta egongo da kultur etxeko areto nagusia Animo eta kaka zaharra guztiei!
Atzo gauean jokatu zen herriko bertsolari txapelketako laugarren eta azken kanporaketa, ohikoa den legez, Urretxuko Aldiri tabernan. Lasatarrak (Antton Fernandez, Eli Lasa eta Uxue Fernandez), Klasikoak (Gorka Ganuza, Gorka Ojanguren eta Gorka Erostarbe), Pitxitxiak (Ekain Aseginolaza, Itziar Pildain eta Iguntze Aseginolaza) eta Etamok (Aitor Irastortza 'Txiki', Julen Agirreburualde eta Asier Iriondo -legazpiarrak-) aritu ziren kantuan, Gorka Azkarate gaijartzen zutela. Tentsio handiko saioa izan zen, Aldiriko entzuleen isiltasuna kanporaketetako sarkorrena izan baitzen. Irristadak ir...
Amaia Agirre billabonarrak helduen bertso eskolako klase irekia eman zuen atzo, martxoaren 10ean, Urretxuko kultur etxean. 10 bertsozale ase ezin joan zitzaizkion goizeko hamaikak aldera, bere eskola jasotzera. Amaiak, bertso aperitifa, lehen eta bigarren platerak, eta postrea ere eman zizkien. Bertso eskolan, errima, doinua, ideiak edota formulazioa hobetzeko hamaika ariketa proposatu eta egin genituen, langile. Amaiak, gainera, etxean bere bertsokera landu nahi duenari hamaika baliabide eman eta hemendik aurrera bertso eskolan bertan erabiltzeko material mordoa utzi zizkigun, e...