Kitto Martxoan Bertsoa!

1

Joan den ostiralean, martxoak 30, amaitu zen aurtengo Martxoan Bertsoa. Gaztelekun burututako bertso-musikatuen emanaldiarekin jarri genion ginda aurtengo hilabete luze eta beteari.

Benetan arrakastatsua suertatu da aurtengo zikloa ere, antolatutako ekintza guztiek erantzun ezinhobea jaso baitute.

Hemendik, beraz, mila esker modu batean zein bestean parte hartu eta guri sustengua agertu diguzuen guztioi.

Gogoratu, hala ere, bertso eskolak beste proiektu eta asmo batzuk garatzen diharduela urte osoan zehar egindako lanari esker: haur zein helduen bertso eskolak, herriko bertso saioak,...

eske eskalea

eske eskalea 2007-04-12 10:50 #1

Benetan lan ona martxoan zehar egindakoa. Zer, hasi al zarete dagoeneko datorren urtekoa prestatzen? Herriko txapelketa ala Urretxu-Zumarraga-Legazpi (Urola Garaia) izango da? Bide batez, Ezkio ere eskualdekoa da...


Utzi iruzkina: