Herriko hamaika ahots Zelai Ariztin, 'Ahots bidaztietan'
AHOTS BIDAZTIAK emanaldia izango da ikusgai gaur, martxoak 16, ostirala, 22:30etan hasita, Zumarragako Zelai Arizti Aretoan.
Ekaitz Goikoetxea, Irati Goikoetxea eta Iñaki Mezkita goierritarrek prestaturiko emanaldia da, eta bertsoa, poesia, dantza eta beste hainbat arlo uztartzen ditu. Eskualdeko eta Urretxu eta Zumarragako hamaika lagunek hartuko dute parte ekitaldian: Andoni Salamero, Aitor Lizarazu, Naiara Escudero ballet dantzaria, Aitzol Barandiaran, Iker Zaldua, Secundino Esnaola Musika Eskola, Karmakros antzerki tailerra, Gari eta Iñaki trikitilariak, txalapartariak, Irrintzi dantza taldea...
Bertso eskolak ere edukiko du bere lekutxoa emanaldian. Hain zuzen, Gorka Azkaratek jarritako bertso sorta bat (Irimo eta Belokiko gurutzeak elkarrekin hizketan) kantatuko du Azkaratek berak, Gorka Ojanguren lagun duela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: