Datorren larunbatean, hilak 23, jokatuko da Altsasuko frontoian Euskal Herriko XIX. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Goizeko 11:00etan Txikien finala izango da eta bertan parte hartuko du, aurreko bi edizioetan bezala, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako ikaslea den Amaia Iturriotzek, Urretxu-Zumarragako taldeak Gipuzkoako eskolarteko txapelketan txikien mailan txapela lortu baitu berriz ere aurtengoan. Berekin batera arituko dira kantuan Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste hainbat gaztetxo ere. Guztira 14 gaztetxo izango dira txikien mailako finalean. 13:30etan Bazkaria&n...
Ekaina ate joka datorkigu eta ikasturteko azken hilabeteari ekingo diote gaztetxoen bertso eskolan. Irailean gogoz ekin zioten lanari eta oraindik lanerako gogoz jarraitzen dute, nonbait. Izan ere, Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketan parte hartu dute maiatzean. Andoainen, Zumaian, Ordizian eta Legazpin jokatu dira kanporaketak eta haietako gehienetan aritu dira Urretxu eta Zumarragako neska-mutilak, hala bertso idatzietan nola bat-batean. Txikien mailan, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako hamabi bertsolari aritu dira bat-batean, bost taldetan (Goierriko bertso eskolako...
Joan den maiatzaren 18an jokatu zuten gr-12 bertso bideko azken saioa Orioko Kolon Txiki tabernan, finalerdietara sailkatzeko aukera handiegirik gabe. Bertan kantatu zuten herritarrak Antton Fernandez, Manex Mantxola eta Gorka Azkarate izan ziren. Oriotarrak, berriz, Imanol Esoain, Xabier Sukia eta Ibai Esoain. Saio atsegina izan zen, Egoitz Eizagirre oriotarra aritu zen gai-emaile, gaiak saioari ederki egokituz. 45 bat bertso-aditu izan ziren entzule. Amaieran Orioko taldeak 30 boto eskuratu zituen eta Urretxu-Zumarragakoak 16. Bertso plaza ederrak egi...
GR-12ko ligaxkako saioa jokatu zen atzo Urretxu-Zumarraga eta Zumaiako taldeak kantari zirela, Gaztelekun. Bertso afariaren ondoren jardun zuten bertsotan bi herritako kideek eta 12 eta 15 nagusitu zen Zumaia. Gorka Azkarate aritu zen saioan gaijartzaile eta Urretxu-Zumarragako taldean Uxue Fernandezek, Manex Mantxolak eta Gorka Ojangurenek kantatu zuten; zumaiarrak: Markel PeƱalba, Josu Manzisidor eta Unai Gijarro. Urolako trenak lotzen zituen bi herrien arteko lotura atzera sortzeko bidea izan liteke bertsoa, atzo frogatu zenez. Leku erabat berezian egin zen saioa, afariaren ostean: Gazt...
GR-12 bertso bidean aurrera doa Urretxu Zumarragako bertso eskola. Honela, maiatzaren 11n, ostiralean, herriko bigarren eta azken saioa jokatuko dute, Zumaiako bertsolariekin, Gaztelekun. Bertso afaria izango da saio hau, 21:00etan hasiko da afaria, eta bertso eskolako kideek, 'Urolako desafioa' izenez bataiatu dute. Joan zen martxoaren 31n jokatu zuten kanporaketa honen joaneko saioa, Zumaian. Justu bada ere (13-10), zumaiarrak nagusitu zitzaizkien herrikoei. Bertso saioko entzuleak izaten dira saio bukaeran epaile GRko bertso saioetan eta, beraz, errebantxa hartzeko aukera izango dut...
Jokatu da GR-12 bertso bideko lehen saioa Urretxu-Zumarragan. Bart, Gaztelekun aritu ziren etxeko taldea eta Orioko taldea bertsotan, 30-35 entzuleren aurrean. Bukaeran, entzuleek Urretxu-Zumarragako taldeari eman zizkioten 19 botu eta Oriokoari 15. Hori dela eta, beste bi puntu pilatu ditu herriko taldeak GR-12ko sailkapenean, eta oriotarrek puntu bat eraman zuten etxera. Hona hemen sailkapena, orain arteko saioen ondoren: Taldea Puntuak Jokat...
Datorren ostiralean, apirilak 20, gaueko 22.30etan hasita, GR-12 bertso bideko etxeko lehen saioa jokatuko da Urretxuko Gaztelekun. Bertan izango da gure taldea eta bisitan Orioko bertso eskolakoak izango ditugu. Saioaren formatoa arrunta izango den arren, gogoan hartu epaileak entzuleak izango direla, saio amaieran talde bat edo bestearen aldeko botoa emanda. Ea saio atsegina eta arina osatzeko moduan izaten garen entzuleen zorionerako. Ostiralera arte.
Orain gutxi jarri du martxan www.otamotz.com webgunea Zintzo-Mintzo Urretxu-Zumarragako euskaltzale elkarteak, herriko elkarteon komunitate izan dadin asmoz. Horrexegatik, zorionak eta ongi etorri! Besteak beste, orain arteko Otamotz aldizkariak irakurtzeko aukera eskaintzen dute bertan. Tartean dago orain dela gutxi berriro abiatutako bertso jarrien 'bota bertsoa' atala ere. Inork bertso eskolako hainbat haur eta helduren lanak irakurri nahiko balitu: www.otamotz.com/index.php?option=com_content&task=blogcategory&id=158&Itemid=392 On egin!
Gaueko 22:30ak (2007-3-31) Zumaiako Oxford aretoan. Hastera zihoan Urretxu-Zumarragakoen lehen saioa GR-12 herri arteko taldekako txapelketan. Txapelketa honetan saioaren formatua, hau egiten den herriak aukeratzen du: bertso afari edo bazkaria, tabernako saioa, areto batean egina... Atzokoa areto batean izan zen. Lau aulki ilara eta bi mikrofono ikus zitezkeen, oholtzarik ez. 30 bat lagun bildu ziren eta familia giroan egin zuten bertsotan. Lehenik, 8ko handian ofizioka aritu ziren denak, gero gaia emanda taldeko batek 2 bertso bota zituen, bi taldekide aritu ziren 8ko txikian...
Hona hemen Gorka Quevedo bertso eskolako kideak joan den apirilaren 1ean Goierriko Hitzako itzain atalean 'Ojan ta Azka' izenburuarekin argitaratutako artikulua: "Lagun batek behin esan zidanez, iraultzaile on batek izan beharko lukeen oinarrizko ezaugarri bat falta zait: herriarengan fedea izatea. Izan ere, gero eta nabariagoa iruditzen zait neoliberalismoa eta kapitalismoa gailentzen ari direla, eta horretarako duten armarik eraginkorrenetakoa jendartearen, eta batez ere gazteen, desmobilizazioa dela. Zorionez, iluntasunean ere badira argi izpiak. Zumarragan zein Urretxun badira horren a...