Zumaiarren aurkako bertso afaria, maiatzaren 11n, ostiralean, Gaztelekun
GR-12 bertso bidean aurrera doa Urretxu Zumarragako bertso eskola. Honela, maiatzaren 11n, ostiralean, herriko bigarren eta azken saioa jokatuko dute, Zumaiako bertsolariekin, Gaztelekun. Bertso afaria izango da saio hau, 21:00etan hasiko da afaria, eta bertso eskolako kideek, 'Urolako desafioa' izenez bataiatu dute.
Joan zen martxoaren 31n jokatu zuten kanporaketa honen joaneko saioa, Zumaian. Justu bada ere (13-10), zumaiarrak nagusitu zitzaizkien herrikoei. Bertso saioko entzuleak izaten dira saio bukaeran epaile GRko bertso saioetan eta, beraz, errebantxa hartzeko aukera izango dute agian herritarrek ostiralean.
Bertso afarirako txartelak merke-merke daude salgai, 5€tan, Gaztelekun, Aldirin eta Motzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: