GR bertso bidean aurrera egiteko txartelak Zumaiara aldegin du, Urola errekan behera: UrretxuZumarrak 12- Zumaiak 15
GR-12ko ligaxkako saioa jokatu zen atzo Urretxu-Zumarraga eta Zumaiako taldeak kantari zirela, Gaztelekun. Bertso afariaren ondoren jardun zuten bertsotan bi herritako kideek eta 12 eta 15 nagusitu zen Zumaia. Gorka Azkarate aritu zen saioan gaijartzaile eta Urretxu-Zumarragako taldean Uxue Fernandezek, Manex Mantxolak eta Gorka Ojangurenek kantatu zuten; zumaiarrak: Markel Peñalba, Josu Manzisidor eta Unai Gijarro.
Urolako trenak lotzen zituen bi herrien arteko lotura atzera sortzeko bidea izan liteke bertsoa, atzo frogatu zenez. Leku erabat berezian egin zen saioa, afariaren ostean: Gaztelekun, Urolako trenaren Urretxuko geltoki zaharrean. Gazte asanbladako kideek gure esku utzi zituzten goiko pisuan dute txoko goxoa eta sukaldea eta afari ederra egin genuen. Gainera, Zumaiatik 18 lagun etorri ziren lagunarte gosez. Eskerrik asko guzti-guztiei eta hurrengora arte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: