Urretxu-Zumarragaren alde publikoaren balantza GR-12n, Orioren kontra: 19-15

Jokatu da GR-12 bertso bideko lehen saioa Urretxu-Zumarragan. Bart, Gaztelekun aritu ziren etxeko taldea eta Orioko taldea bertsotan, 30-35 entzuleren aurrean. Bukaeran, entzuleek Urretxu-Zumarragako taldeari eman zizkioten 19 botu eta Oriokoari 15. Hori dela eta, beste bi puntu pilatu ditu herriko taldeak GR-12ko sailkapenean, eta oriotarrek puntu bat eraman zuten etxera.

Hona hemen sailkapena, orain arteko saioen ondoren:

Taldea                     Puntuak     Jokatuak     Irabazi     Galdu

Urretxu-Zumarraga     3                   2               1             1

Zumaia                       2                   1               1             0

Orio                           1                   1               0             1  

 

 


Utzi iruzkina: