Urretxu Zumarragako Bertso Eskola

Martxoan Bertsoa, helduen eta gaztetxoen bertso eskola, tramak, antzerkia, musika...eta beste piztia batzuk

Herriko bertsolari txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen joan den ostiralean, martxoaren 9an, Legazpiko Arrano tabernan, Asier Iriondo gaijartzaile zela. Beteranoak (Iker Otegi, Juanjo Aranburu eta Joseba Segurola), Ok (Ibon Sotil, Igor Iñurritegi 'Iñurri' eta Joseba Barandiaran) eta Trikitilariak (Eugenio Gisasola 'Lutxurdio', Iñaki Larrañaga eta Aitor Zabaleta) taldeek hartu zuten parte bertan. Kanporaketa bizi joan zen oso; bertso ederrak bata bestearen atzetik, erritmo atseginean. Izan ere, 9 plazagizon bildu ziren Legazpin. Halaxe erakutsi zuten, esate baterako, Beterano...


Joan den ostiralean, martxoaren 9an, bertso eskolako klase irekia egin zen haurrentzat Urretxuko kultur etxean. Horretarako, bertso eskolak ematen aditu den irakaslea ekarri genuen kanpotik. Aurreko urteetan helduekin ekintza bera egin ostean, lehen aldiz antolatu genuen klase berezia haurrentzat, eta iaz helduei eskola eman zien hernaniarra, Estitxu Eizagirre, izan genuen bisitan. Haurren bertso eskolako hiru taldeetako 25 haur bildu ziren kultur etxeko areto nagusian. 'Egun da santi mamiña', 'Zaldi zuriarenak', 'Domingo Kanpaña'... kantatzeaz gain, bakoitzak bere koplatxoa ere eraman zuen...


Bihar (martxoak 10, larunbata) bukatuko dira herriko bosgarren bertsolari txapelketako kanporaketak, eta, honenbestez, hilaren 23an Gaztelekuko finalean arituko diren hiru taldeen berri edukiko dugu bertsozaleok. Ohitura den legez, Urretxuko Aldiri tabernan jokatuko da azken kanporaketa, 23:00tan hasita. Lau talde arituko dira bertso kantari, Gorka Azkarateren gai jartzeko eta emateko estilo finari are finago erantzun nahian: Klasikoak (Gorka Ganuza, Gorka Erostarbe eta Gorka Ojanguren): Motzeko kanporaketan parte hartzerik ez zuten izan, ‘Ganu’ lesionatu edo gaixotu zitzaiela eta. Ez ...


Gaur gauean, (martxoak 9, ostirala), Legazpin jokatuko da herriko bertsolari txapelketako hirugarren kanporaketa, Arrano tabernan, 23:00etatik aurrera, Asier Iriondo legazpiarraren esanetara, eta Urretxu eta Zumarragako lagunez gain Legazpiko kideak ere lehen aldiz kantuan direla. Honako talde hauek arituko dira: Trikitilariak (Iñaki Larrañaga, Eugenio Gisasola 'Lutxurdio' eta Aitor Zabaleta): Larrañaga panderojoleak eta 'Lutxurdio' trikitilariak Zabaletaren laguntza izango dute. Legazpiko lurretan lo egin eta Urretxu eta Zumarragan bizi den Zabaletak ez zuen Legazpin kantatzeko gogo h...


Martxoan Bertsoa! ekimenaren barruan bertso eskolako bi ikastordu ireki izango dira aste honetan, gaztetxoei zuzendua bata eta helduentzako bestea. Lehena Estitxu Eizagirre bertso eskolako irakasle eta bertsolari hernaniarrak gidatuko du, bihar 18:00etatik aurrera, Urretxuko kultur etxean. Haurrei zuzenduriko bertso eskolako klasea burutuko da bertan. Helduei zuzendutakoa Amaia Agirre billabonarrak gidatuko du, eta larunbatean, hilak 10,  izango da 11:00etan, Urretxuko kultur etxean hau ere. Bertso eskolako klase baten funtzionamendua nolakoa den, gutxi gorabehera, barruti...


Aurreko larunbatean jarri zen martxan MB5 herriko txapelketako lehen bi kanporaketekin. Asteburu honetan ere izango da bertsoa ardatz harturik zertaz gozatu. Hona hemen datorrenaren aurrerapen bat: HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA Azken bi kanporaketak Martxoak 9, ostirala, 23:00, Legazpiko ARRANO tabernan Martxoak 10, larunbata, 23:00, ALDIRI tabernan   GAZTETXOEN BERTSO ESKOLAKO KLASE IREKIA Martxoak 9, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, Urretxuko Kultur Etxean          Hizlari gonbidatua: Estitxu Eizagirre   BERTSO ESKOLAKO KLASE IREKIA (held...


Pasa berri den asteburuan jarri berri da martxan Urretxu-Zumarragako herriko bertsolari txapelketako 5. ekinaldia. Honekin batera hasi da MB5 ere. Ostiralean gaueko 11etatik aurrera Fox tabernan jokatutako saioa izan da aurtengo lehena. Bertan Akolitoak, Trumoitxoriak eta DJ & Company taldeek jardun zuten kantuan. Benetan giro atsegina eta lagunartekoa izan zen tabernan sortutakoa. Larunbatean, berriz, Motzen jokatu zen bigarren kanporaketa. Bertan lau talde ziren parte hartzekoak, baina Gorka Ganuzaren gaixoaldia medio, azkenean, Klasikoak taldeak ez zuen b...


Atzo gauean, martxoak 2, hasi zen Martxoan Bertsoaren 5. edizioa The Intrepid Fox tabernan jokatu zen herriko bertsolari txapelketako kanporaketarekin. Bigarren kanporaketa gaur gaueko 23:00etan jokatuko da Motz tabernan. Bertan lau taldek parte hartuko dute: Klasikoak, Motozaleak eta Ginz-Ginz-Ginz, Bioladores del vertso eta Egin Kantu. Klasikoak: Ojan, Eros eta Ganuza. Hiru hauek ia bide luzea egin dute txapelketa honetan, duela bi urte txapela lortzeraino. Esperientzia handiko taldea. Motozaleak eta Ginz-Ginz-Ginz: Manex, Asier Auzmendi eta Aitor Lizarazu (Ginz)...


Datorren ostiralean, martxoaren 2an, hasiko da MB5 (Martxoan Bertsoa 2007), iluntzeko 23:00tan Fox tabernan jokatuko den herriko txapelketako lehen kanporaketarekin. Hiru talde arituko dira nor baino nor Urretxuko tabernan: Trumoitxoriak, Beteranoak eta DJ&company. Trumoitxoriak: Aitor Otegi, Igor Susaeta eta Mikel Zabalo. 1981garren urteak Urretxu eta Zumarragara ekarririko loteria hirukoitza. Lagun handiak dira, Martxoan Bertsoak are gehiago estutu du beraien arteko harremana eta badakigu bertsotan ere elkarrekin egiten dutela. Beteranoak: Ander Gabilondo Kaxero, Jorge Andueza&nb...


Beste behin ere ekitaldi ugariz beteriko egitaraua da Urretxu-Zumarragako bertso eskolak MB5erako osatu duena. Urteroko ildoari segiz, denentzako eta denetik izango da martxoan zehar gure herrietan, bertsoarekin loturik, beti ere. Hona hemen 2007rako atondutakoa: Martxoak 2, ostirala: herriko bertsolari txapelketa, 1go kanporaketa. Fox taberna, 23:00 Martxoak 3, larunbata: herriko bertsolari txapelketa, 2. kanporaketa. Motz taberna, 23:00 Martxoak 9, ostirala: gaztetxoen bertso eskolako klase irekia. Hizlari gonbidatua: Estitxu Eizagirre. Kultur etxea, 18:00 Martxoak 9, ostirala:...