Joan den asteburukoaren berri

9

Pasa berri den asteburuan jarri berri da martxan Urretxu-Zumarragako herriko bertsolari txapelketako 5. ekinaldia. Honekin batera hasi da MB5 ere.

Ostiralean gaueko 11etatik aurrera Fox tabernan jokatutako saioa izan da aurtengo lehena. Bertan Akolitoak, Trumoitxoriak eta DJ & Company taldeek jardun zuten kantuan. Benetan giro atsegina eta lagunartekoa izan zen tabernan sortutakoa.

MB5-herriko txapelketa-fox (2007-03-02) I

Larunbatean, berriz, Motzen jokatu zen bigarren kanporaketa. Bertan lau talde ziren parte hartzekoak, baina Gorka Ganuzaren gaixoaldia medio, azkenean, Klasikoak taldeak ez zuen bertan parte hartzerik izan. Horrenbestez, Egin Kantu, Motorzaleak eta Bioladores del Vertso taldeetako kideak jardun ziren kantuan. Hemen ere benetan harrera ona egin zien jendeak parte hartzaileei, giro bero eta atsegina sortuz.

MB5-herriko txapelketa-motz (2007-03-03)

Aurtengo txapelketaren berezitasun nagusienetako bat, legazpiarren parte hartzearekin batera, noski, sailkatze sisteman eman den aldaketa da. Izan ere, lau kanporaketa jokatuko dira aurten. Horregatik saio guztietatik puntuaziorik altuena lortzen duten hiru taldeak izango dira 23an Gaztelekuko finalean kantatuko dutenak.

Momentuz Egin Kantu, Motorzaleak eta Akolitoak dira lehen hiru postuetan sailkaturik dauden taldeak.

bertsozale1

bertsozale1 2007-03-06 08:26 #1

Motzekoa tongo hutsa izan zen, Motorzaleak askoz txukunago aritu ziren bertsotan eta saioa irabaztea merezi zuten. Zorionak Kaxerori egindako gai jartzaile lan txukunagatik!

enee!

enee! 2007-03-06 08:29 #2

Baina, zer diozu? Motorzaleak hobeto? Tira, tira, Amaiak sekulako bertsoa bota zuen gaia emanda eta Azkaratek txiki-txiki egin zuen Mantxola 8ko txikian. Horrez gain, Edurnek sekulako maila eman zuen saio osoan zehar. Egin Kantu txapeldun!!!!!!

galdera1

galdera1 2007-03-06 08:30 #3

Ganuza gaixo? Horrek usain txarra dauka...

2007-03-06 11:08 #4

Ganizak uzain txarra beti izan dubaina halere larunbaterko jo ta su prestatzen ari dela entzun dut. Adi prestatuta daukaten agurrari. Sekulakoa!

kritiko1

kritiko1 2007-03-06 12:31 #5

Bua, Ojan, Eros eta Ganuza folklorista hutsak dira, bertso ez da zirkoa!!!

bertsozale2

bertsozale2 2007-03-06 12:45 #6

Motzekoa tongoa? Uffff! Ez ote da gehitxo esatea! Ondo moldatu ziren guztiak, eta oso itxura ona eman zuten neskatilek (sorpresa atsegina) eta baita motorzaleetako Ginzek ere (zorionak, Aitor! -ta segi fruitu are gozoagoak jasotzeko gogor lanean-). Gaijartzailetzari dagokionez, bikain eman zituen gaiak Anderrek, baita gaijartzen ahalegin handia egin ere, baina zorionak gaijartzaile taldean ezkutuko lanean isil-isilik aritu zen hari ere. Aupa Uxue eta Lasatarrak!

etamok

etamok 2007-03-06 16:51 #7

<p>eta kantatu ez zuen taldeak aldirin kantatuko duela entzun izan dut. Ni ere gaixo jarriko banintz ahalko nuke urrungo saioan(finalean) kantatu?jaja! azaltzen ez dena, nire ustez kamporatua dago. baino beno, justifikantea badu....</p>

Tere

Tere 2007-03-06 18:30 #8

Dagokionari

Legazpiko DVko kronikan argitaratzeko argazki bat lapurtu dizuet. Barkatu eragozpenak

Tere

azkarate

azkarate 2007-03-07 10:05 #9

Tere, eskatu lasai behar duzuna, argazki gehiago ere badugu. Ostiraleko saioan ere aterako ditugu argazkiak eta nahi izanez gero pasako dizkizugu


Utzi iruzkina: