MARTXOAN BERTSOA 2007 – EGUTEGIA
Beste behin ere ekitaldi ugariz beteriko egitaraua da Urretxu-Zumarragako bertso eskolak MB5erako osatu duena. Urteroko ildoari segiz, denentzako eta denetik izango da martxoan zehar gure herrietan, bertsoarekin loturik, beti ere.
Hona hemen 2007rako atondutakoa:
Martxoak 2, ostirala: herriko bertsolari txapelketa, 1go kanporaketa. Fox taberna, 23:00
Martxoak 3, larunbata: herriko bertsolari txapelketa, 2. kanporaketa. Motz taberna, 23:00
Martxoak 9, ostirala: gaztetxoen bertso eskolako klase irekia. Hizlari gonbidatua: Estitxu Eizagirre. Kultur etxea, 18:00
Martxoak 9, ostirala: herriko bertsolari txapelketa, 3. kanporaketa. Legazpiko Arrano taberna, 23:00
Martxoak 10, larunbata: helduen bertso eskolako klase irekia. Hizlari gonbidatua: Amaia Agirre. Kultur etxea, 11:00
Martxoak 10, larunbata: herriko bertsolari txapelketa, 4. kanporaketa. Aldiri taberna, 23:00
Martxoak 16, ostirala: Bertso ipuin kontaketa. Kultur etxea, 17:00
Martxoak 16, ostirala: Ahots Bidaztiak emanaldia. Zelai Arizti aretoa, 22:00
Martxoak 17, larunbata: bertso afaria. Bertsolariak: Jexux Mari Irazu eta Amaia Agirre. Galeperra elkartea, 20:30
Martxoak 23, ostirala: herriko bertsolari txapelketa, finala. Gazteleku, 23:00
* gaueko 02:00 inguruan Korrika pasako da Zumarraga-Urretxutik
Martxoak 24, larunbata: Karidadeko Benta. Labeaga aretoa, 22:30
*goizaldeko 06:00etan Korrika Aizpurutxora helduko da Urretxura bidean
Martxoak 30, ostirala: eskolarteko bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Zelai Arizti aretoa, 15:00
Martxoak 30, ostirala: bertso musikatuak. Gazteleku, 22:30
ON EGIN DEIZUELA!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: