Hastera doaz MB5 eta herriko bertso lehia: lehen kanporaketa martxoaren 2an, ostiralez, Foxen
Datorren ostiralean, martxoaren 2an, hasiko da MB5 (Martxoan Bertsoa 2007), iluntzeko 23:00tan Fox tabernan jokatuko den herriko txapelketako lehen kanporaketarekin.
Hiru talde arituko dira nor baino nor Urretxuko tabernan: Trumoitxoriak, Beteranoak eta DJ&company.
Trumoitxoriak: Aitor Otegi, Igor Susaeta eta Mikel Zabalo. 1981garren urteak Urretxu eta Zumarragara ekarririko loteria hirukoitza. Lagun handiak dira, Martxoan Bertsoak are gehiago estutu du beraien arteko harremana eta badakigu bertsotan ere elkarrekin egiten dutela.
Beteranoak: Ander Gabilondo Kaxero, Jorge Andueza Pitu eta Mikel Aranburu. Pasta bereziko mutilak dira, kastakoak. Klasikoak izaeraz, eta klasikoak Martxoan Bertsoan ere. Euskaldunberri bat, akolitoa eta erdi-bilbotarra. Animatzaile finko eta fidelak dituzte txapelketan. Beraien lema: 'bakarrik erdia naiz, zurekin osoa'.
DJ & company: Andoni DJ Jaka, Egoitz Iturbe eta Aitor Aiastui. Multikulturalak dira. Kotxeak, dultzaina eta DJ kultura uztartzen dituzte. Egoitzek eta Aitorrek lehen aldiz kantatuko dute txapelketan, DJ Jakak zirikatu eta erronka onartu ondoren. Txapelketako sorpresa atseginetako bat izango dira ziur.
Zein ote puntu gehien pilatu eta finalerako zerrendan aurrena jartzeko faborito?
Iruzkinak
pronostiko 2007-03-02 10:08 #1
inork aberastu nahiko balu, jokatu dirua DJ&Company-ren alde! Ez dira, noski, lehen aldiz aurkeztuta faborito izango, baina hain dira naturalak... BERTSOTAN egingo dute
Utzi iruzkina: