Bertso eskola irekiak izango dira bihar eta etzi

Martxoan Bertsoa! ekimenaren barruan bertso eskolako bi ikastordu ireki izango dira aste honetan, gaztetxoei zuzendua bata eta helduentzako bestea.

Lehena Estitxu Eizagirre bertso eskolako irakasle eta bertsolari hernaniarrak gidatuko du, bihar 18:00etatik aurrera, Urretxuko kultur etxean. Haurrei zuzenduriko bertso eskolako klasea burutuko da bertan.

Klase irekia

Helduei zuzendutakoa Amaia Agirre billabonarrak gidatuko du, eta larunbatean, hilak 10,  izango da 11:00etan, Urretxuko kultur etxean hau ere.

Bertso eskolako klase baten funtzionamendua nolakoa den, gutxi gorabehera, barrutik ezagutu nahi duen ororentzat benetan egokiak izango dira bi klaseak. Beraz, aprobetxatu!!!


Utzi iruzkina: