Martxoan Bertsoako 5. edizioan ere izango da Herriko Bertsolari Txapelketa. Bertan parte hartu nahi duenak bertso-eskolan izena eman beharko du. Izen-emateko epea irekita dago dagoeneko. horretarako beharrezkoa da urtarrilaren 13tik 27ra larunbat goizeko 11etatik 13etara bitartean bertso-eskolara agertzea izena emateko. Ez ibili epez kanpo!!
Urte berriarekin batera hasi dira Urretxu-Zumarragako bertso eskolako kideak Martxoan Bertsoa bertso hilabetearen beste edizio bat gehiago prestatzen. Aurtengoa bosgarrena izango da eta aurreko urteetako zikloen ildotik jarraituko du. Besteak beste herriko bertsolari txapelketa, bertso eskolako klase irekia, bertso afaria, bertso sorten kantaldia eta Zumarraga-Urretxuko Eskolarteko XX. bertso paper lehiaketa izango dira. Beraz, badakizue, bi hilabete baino gutxiago geratzen zaizkizue dagoeneko!!!!
Bertso eskolako haur eta gaztetxoek gaijartzaile jarduteko aukera izango dute ostiral honetan, 18:00etan, Urretxuko kultur etxean. Izan ere, gabonetako etenaldiaren aurretik, bertso saioa izango baitute propio beraientzat. Alaitz Sarasola, Beñat Gaztelumendi eta Ekaitz Goikoetxea arituko dira bertsotan, eta bertsolariekin batera meriendatzeko aukera edukiko dute saioaren ondoren. Urtarrilaren 12an bueltatuko dira haurrak bertso-eskolara, merezitako atsedena hartuta gero.
Joan zen larunbatean, Luzio Gabiriaren omenezko 19. bertso saioa egin zen Zumarragan, Santa Lutzi bezperatan. Egaña, Iturriaga, X. Lizaso, Lujanbio, A. Arzallus eta Zubeldia aritu ziren bertsotan, puntako saioan. Bertso eskolako kideek jarri zituzten gaiak, eta baita kanturako gaia ere. Izan ere, aspaldiko ohitura berreskuratu eta gabonetako saskia zozketatu baikenuen saio bukaeran. Aspaldi ez bezala, jende ugari joan zen bertsotara, Zelai Ariztiko 344 eserlekuak bete eta kanpoan gelditu behar izan baitzuen zenbaitek. Martxoan izango dute denek ala denek beren bertso gosea asetzeko hurrengo...
Urretxu-Zumarragako bertso eskolako helduak ostegunetan ere biltzen hasi dira, larunbatetako zitari hutsik egin gabe, noski. Orain bizpahiru aste erabaki zuten herriko bertsohooliganek ostegunetan zortzietan Urretxuko kultura etxean biltzen hastea. Gaueko 10ak-11ak aldera arte aritzen dira lagunartean. Goseak aka ez daitezen, nola ez, etxetik eramaten dute afari legea. Beraz, badakizue, bertsozale zein sukaldari, gonbidatuta zaudete ostegunetako zitara ere. Bide batez, ea inori larunbat eguerditan hamaiketakoa ekartzen hastea okurritzen zaion.
2006-2007 ikasturtea hasi du Urretxu Zumarragako bertso eskolak. Azken urte hauetan bezala bi maila nagusi bereizi dituzte aurten ere: batetik, haur eta gaztetxoak, eta bestetik, helduen bertso eskola. Haur eta gaztetxoak ostiraletan biltzen dira Urretxuko kultur etxean, 25 lagun orotara, hiru taldetan banatuta. Gaztetxoenenen taldeak arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara izaten dituzte eskolak eta koskorxeagoek 19:00etatik 20:30era arte. Uxue Fernandez eta Gorka Azkarate ari dira irakasle lanetan. Helduen taldea, berriz, larunbat goizetan biltzen da, 11:00etatik 13:00 aldera arte, Urret...
Datorren igandean, hilak 17, bertso saioa ospatuko da Urretxuko Labeaga aretoan, arratsaldeko 7etan, "Epidermiolisis bullosa" izeneko gaixotasuna dutenen alde. Bertan parte hartuko duten bertsolariak Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Sustrai Colina, Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi izango dira Jakina da, gainera, Urretxun badagoela gaixotasun hori duen haur bat, Markel. Bertso saioko sarrerekin lortutako dirua Epidermolisis Bullosa gaixotasuna dutenen alde lanean ari den elkarteak jasoko du, beraz. Bertso saiorako sarrerak saioa hasi baino ordubete lehenago jarriko...
Gaur hasiko dira Zumarragako Santa Ixabel festak, eta txozna batzordeak bertso afari mundiala antolatu du festei ekiteko. Izan ere, 21:00etan bertso afaria izango da Unai Iturriaga, Igor Elortza, Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin. Bertso afarirako 100 txartel saldu dituzte antolatzaileek dagoeneko. Afal ondoren saioa entzutera joateko aukera egongo da, dena dela. Ondo pasa festak!
Amaia Iturrioz Etxaniz urretxuarrak parte hartuko du bihar, San Juan egunez, Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketan, 14 urte artekoen mailan. Harekin batera, Ane Labaka lasartearra arituko da Gipuzkoako ordezkari. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bina ordezkari arituko dira bertsotan Altsasuko pilotalekuan 11:00etatik aurrera, jai giro ederrean. Eguerdian guztiek elkarrekin bazkaldu ostean, arratsaldean jokatuko da 14 urtetik 18 urtera artekoen saioa. Urretxun San Juan eguna jai den arren, Santa Barbarako erromeria aurten baztertu eta animatzaile ugari joango dira Altsasura Ama...