Martxan dira haur eta gaztetxoen bertso eskola eta helduen bertso eskola

2006-2007 ikasturtea hasi du Urretxu Zumarragako bertso eskolak. Azken urte hauetan bezala bi maila nagusi bereizi dituzte aurten ere: batetik, haur eta gaztetxoak, eta bestetik, helduen bertso eskola.

Haur eta gaztetxoak ostiraletan biltzen dira Urretxuko kultur etxean, 25 lagun orotara, hiru taldetan banatuta. Gaztetxoenenen taldeak arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara izaten dituzte eskolak eta koskorxeagoek 19:00etatik 20:30era arte. Uxue Fernandez eta Gorka Azkarate ari dira irakasle lanetan.

Helduen taldea, berriz, larunbat goizetan biltzen da, 11:00etatik 13:00 aldera arte, Urretxuko kultur etxean hauek ere. Metodologia autodidakta daukate hauek eta herriko edozein bertsozalek dauka talde honetan parte hartzeko aukera. Inork izena eman nahi balu, edozein larunbatetan aipaturiko orduak bitartean kultur etxera agertzea besterik ez dauka.

Bertsoak goza eta goxa ditzala bertso eskolako kideak eta Urretxu eta Zumarraga ikasturte honetan ere.


Utzi iruzkina: