Ostegunetan ere bai!

Urretxu-Zumarragako bertso eskolako helduak ostegunetan ere biltzen hasi dira, larunbatetako zitari hutsik egin gabe, noski.

Orain bizpahiru aste erabaki zuten herriko bertsohooliganek ostegunetan zortzietan Urretxuko kultura etxean biltzen hastea. Gaueko 10ak-11ak aldera arte aritzen dira lagunartean. Goseak aka ez daitezen, nola ez, etxetik eramaten dute afari legea.

Beraz, badakizue, bertsozale zein sukaldari, gonbidatuta zaudete ostegunetako zitara ere. Bide batez, ea inori larunbat eguerditan hamaiketakoa ekartzen hastea okurritzen zaion.


Utzi iruzkina: