Egaña, Elortza, Maia, Colina, Apalategi eta Sarriegi Urretxun
Datorren igandean, hilak 17, bertso saioa ospatuko da Urretxuko Labeaga aretoan, arratsaldeko 7etan, "Epidermiolisis bullosa" izeneko gaixotasuna dutenen alde. Bertan parte hartuko duten bertsolariak Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Sustrai Colina, Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi izango dira
Jakina da, gainera, Urretxun badagoela gaixotasun hori duen haur bat, Markel. Bertso saioko sarrerekin lortutako dirua Epidermolisis Bullosa gaixotasuna dutenen alde lanean ari den elkarteak jasoko du, beraz.
Bertso saiorako sarrerak saioa hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salgai, Labeaga Aretoan bertan, 10 euroren truke.
.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: