2007an ere bai!!!

Urte berriarekin batera hasi dira Urretxu-Zumarragako bertso eskolako kideak Martxoan Bertsoa bertso hilabetearen beste edizio bat gehiago prestatzen.

Aurtengoa bosgarrena izango da eta aurreko urteetako zikloen ildotik jarraituko du. Besteak beste herriko bertsolari txapelketa, bertso eskolako klase irekia, bertso afaria, bertso sorten kantaldia eta Zumarraga-Urretxuko Eskolarteko XX. bertso paper lehiaketa izango dira.

Beraz, badakizue, bi hilabete baino gutxiago geratzen zaizkizue dagoeneko!!!!

 

 


Utzi iruzkina: