Sarasola, B. Gaztelumendi eta E. Goikoetxea Urretxuko kultur etxean

Bertso eskolako haur eta gaztetxoek gaijartzaile jarduteko aukera izango dute ostiral honetan, 18:00etan, Urretxuko kultur etxean. Izan ere, gabonetako etenaldiaren aurretik, bertso saioa izango baitute propio beraientzat. Alaitz Sarasola, Beñat Gaztelumendi eta Ekaitz Goikoetxea arituko dira bertsotan, eta bertsolariekin batera meriendatzeko aukera edukiko dute saioaren ondoren. Urtarrilaren 12an bueltatuko dira haurrak bertso-eskolara, merezitako atsedena hartuta gero.


Utzi iruzkina: