Saio arrakastatsua Zelai Ariztin

Joan zen larunbatean, Luzio Gabiriaren omenezko 19. bertso saioa egin zen Zumarragan, Santa Lutzi bezperatan. Egaña, Iturriaga, X. Lizaso, Lujanbio, A. Arzallus eta Zubeldia aritu ziren bertsotan, puntako saioan. Bertso eskolako kideek jarri zituzten gaiak, eta baita kanturako gaia ere. Izan ere, aspaldiko ohitura berreskuratu eta gabonetako saskia zozketatu baikenuen saio bukaeran.

Aspaldi ez bezala, jende ugari joan zen bertsotara, Zelai Ariztiko 344 eserlekuak bete eta kanpoan gelditu behar izan baitzuen zenbaitek. Martxoan izango dute denek ala denek beren bertso gosea asetzeko hurrengo aukera, Urretxu Zumarragako bertso eskolak antolatuko duen 5. bertso hilabetean, Martxoan Bertsoan.


Utzi iruzkina: