Urretxuarrak Euskal Herriko eskolartekoan

Amaia Iturrioz Etxaniz urretxuarrak parte hartuko du bihar, San Juan egunez, Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketan, 14 urte artekoen mailan. Harekin batera, Ane Labaka lasartearra arituko da Gipuzkoako ordezkari. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bina ordezkari arituko dira bertsotan Altsasuko pilotalekuan 11:00etatik aurrera, jai giro ederrean.

Eguerdian guztiek elkarrekin bazkaldu ostean, arratsaldean jokatuko da 14 urtetik 18 urtera artekoen saioa.

Urretxun San Juan eguna jai den arren, Santa Barbarako erromeria aurten baztertu eta animatzaile ugari joango dira Altsasura Amaiari animoak eman eta bertsolari gaztetxoen lanaz gozatzeko. Animo Urretxu-Zumarragako bertso eskola eta segi horrela!


Utzi iruzkina: