Martxoak 9: Herriko txapelketa, lehen aldiz Legazpira

Gaur gauean, (martxoak 9, ostirala), Legazpin jokatuko da herriko bertsolari txapelketako hirugarren kanporaketa, Arrano tabernan, 23:00etatik aurrera, Asier Iriondo legazpiarraren esanetara, eta Urretxu eta Zumarragako lagunez gain Legazpiko kideak ere lehen aldiz kantuan direla. Honako talde hauek arituko dira:

Trikitilariak (Iñaki Larrañaga, Eugenio Gisasola 'Lutxurdio' eta Aitor Zabaleta): Larrañaga panderojoleak eta 'Lutxurdio' trikitilariak Zabaletaren laguntza izango dute. Legazpiko lurretan lo egin eta Urretxu eta Zumarragan bizi den Zabaletak ez zuen Legazpin kantatzeko gogo handirik orain aste pare bat, baina gaur, herritarren aurrean motibatu eta barruan duen guztia emango du trikitilarituta.

Trikitilariak

Beteranoak (Iker Otegi, Joseba Segurola eta Juanjo Aranburu): Talde osoa; Otegiren bertsokera landua, Aranburu harakinaren bat-batekotasuna eta Segurolaren nerbioek txapelketako koktelik molotofena osatzen dute.

Joseba Segurola

OK -Legazpi I- (Joseba Barandiaran, Ibon Sotil eta Igor Iñurritegi 'Iñurri'): Aurreko edizioetan epaile lanetan jardundako legazpiarrek, inbidiaz akatzear, aurten bertso kantari parte hartzea erabaki dute. Epai irizpideak ezagutzeak gainerako taldeekiko abantaila eman beharko lieke; etxean arituko dira gainera.


Utzi iruzkina: