Bukatu da Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren gr-12 bertso bidea

1

 

Joan den maiatzaren 18an jokatu zuten gr-12 bertso bideko azken saioa Orioko Kolon Txiki tabernan, finalerdietara sailkatzeko aukera handiegirik gabe. Bertan kantatu zuten herritarrak Antton Fernandez, Manex Mantxola eta Gorka Azkarate izan ziren. Oriotarrak, berriz, Imanol Esoain, Xabier Sukia eta Ibai Esoain.

Saio atsegina izan zen, Egoitz Eizagirre oriotarra aritu zen gai-emaile, gaiak saioari ederki egokituz. 45 bat bertso-aditu izan ziren entzule. Amaieran Orioko taldeak 30 boto eskuratu zituen eta Urretxu-Zumarragakoak 16.

Bertso plaza ederrak egin ditugu gr-12n. Luxua izan da ezohiko plazetan eta ezohiko bertso lagunekin kantatzea. Eskerrik asko aurten arteko antolatzaileei gonbidapenarengatik eta oriotarrei zein zumaiarrei hain goxo hartzearren. Zorte on finalerdietan!!

aupa Zumaia!

aupa Zumaia! 2007-06-21 09:43 #1

joan zen larunbatean, ekainaren 16an, jokatu zuten gr-12ko lehen finalerdia zumaiarrek Azpeitiaren kontra, eta finalerako txartela lortu zuten. Zorionak eta animo finalean!


Utzi iruzkina: