Joan den maiatzaren 18an jokatu zuten gr-12 bertso bideko azken saioa Orioko Kolon Txiki tabernan, finalerdietara sailkatzeko aukera handiegirik gabe. Bertan kantatu zuten herritarrak Antton Fernandez, Manex Mantxola eta Gorka Azkarate izan ziren. Oriotarrak, berriz, Imanol Esoain, Xabier Sukia eta Ibai Esoain. Saio atsegina izan zen, Egoitz Eizagirre oriotarra aritu zen gai-emaile, gaiak saioari ederki egokituz. 45 bat bertso-aditu izan ziren entzule. Amaieran Orioko taldeak 30 boto eskuratu zituen eta Urretxu-Zumarragakoak 16. Bertso plaza ederrak egi...