Euskal Herriko XIX. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2007

Datorren larunbatean, hilak 23, jokatuko da Altsasuko frontoian Euskal Herriko XIX. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa.


Goizeko 11:00etan Txikien finala izango da eta bertan parte hartuko du, aurreko bi edizioetan bezala, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako ikaslea den Amaia Iturriotzek, Urretxu-Zumarragako taldeak Gipuzkoako eskolarteko txapelketan txikien mailan txapela lortu baitu berriz ere aurtengoan. Berekin batera arituko dira kantuan Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste hainbat gaztetxo ere. Guztira 14 gaztetxo izango dira txikien mailako finalean.

13:30etan Bazkaria izango da eta arratsaldeko 15:30etan Handien finala jokatuko da. Amaitzeko, erabakien berri ezagutu eta sari-banaketa ekitaldia burutuko da.

Urretxu-Zumarragako bertso eskolakoak ere bertaratuko gara Altsasura eskolarteko final hau entzun eta parte hartzaileei ahalik eta animorik handienak ematera.

Zorte on parte hartzaile guztioi eta ondo pasa!!!


Utzi iruzkina: